Balenciaga ontziolako beharginak astelehen honetan itzuliko dira lanera
Abu Dhabi Ports arabiar taldearen agindupean arituko da aurrerantzean Zumaiako ontziola. Abenduan itxi zuten langileek eta arabiar taldeak salmenta. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete, eta hiru urtez izango dituzte izoztuta.