Nicolas Maduro, AEBtik: "Ondo gaude, borrokalariak gara"
Buruzagi chavistaren semeak abokatuekin hitz egin ostean azaldu du zein den bere aitaren egoera. "Indartsu" dagoela esan du, eta atxilotu zituztenean bortizkeria erabili zutela salatu du.
Maduro eta Flores, joan den asteleheneko agerraldian. Marrazkia: EFE/Jane Rosenberg
Nicolas Maduro Venezuelako agintariaren eta Cilia Flores emaztearen egoeran berri eman du Nicolas Maduro Guerra buruzagi chavistaren semeak abokatuekin hitz egin ostean. "Ondo gaude, borrokalariak gara", izan da mezua.
Venezuelako Telebistak (VTV) jakinarazi duenez, Maduroren semea Venezuelako Alderdi Sozialista Batuko (PSUV) kideekin bildu da, eta "sendotasun mezua helarazi" die, haien partez. Urtarrilaren 3an Caracasen atxilotu ostean, AEBra eraman zituzten Maduro eta Flores.
"Abokatuek esan digute indartsu dagoela. Triste ez egoteko esan diela", adierazi du Maduro Guerrak, VTVren oharrean.
Halaber, atxilotu zituztenean "neurriz kanpoko indarra" erabili zutela salatu du, "beste era batera ezin izan zutelako garaitu".
Hala ere, "moralki osorik eta indartsu" jarraitzen duela berretsi du, eta "bere lidergoa ez dutela makurrarazi, AEBn daukan egoera gorabehera".
Egozten zaizkion karguak
Joan den astelehenean eraman zituzten epailearen aurrera, eta lehen agerraldi horretan "gizon errugabea" zela esan zuen Madurok, baita "gerrako presoa" zela ere.
AEBk, besteak beste, narkoterrorismoa egiteko konspirazio delitua eta kokaina inportatzeko konspirazio delitua egozten dizkio Madurori; Floresi, berriz, kokaina-trafikorako konspirazioan parte hartzea.
Ez direla errudunak aldarrikatu zuten biek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.