Bi urteko geldialdiaren ostean, gaur itzuli dira lanera Balenciaga ontziolako beharginak
Abu Dhabi Ports Arabiako taldearen agindupean arituko da aurrerantzean Zumaiako ontziola. Abenduan itxi zuten langileek eta Arabiako taldeak salmenta. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete, eta hiru urtez izango dituzte izoztuta.
Bi urteko geldialdiaren ostean, Balenciaga ontziolako beharginak gaur, astelehena, itzuli dira lanera. Poz aurpegiak, besarkadak eta agur beroak izan dira nagusi 06:00etan, lan txanda hastearekin bat.
Ugazaba berriarekin ekin diote jardunari, Abu Dhabi Ports arabiar taldeak iaz erosi baitzuen Zumaiako ontziola historikoa, 11,2 milioi euroren truke. Norvegiarentzat bi ontzi eraikitzen hasiko dira langileak.
Salerosketa kolokan egon zen aste batzuetan, langileek eta Arabiako taldeak soldaten inguruko akordioa itxi zuten arte. Hain justu, langileekin akordioa lortzea ezinbesteko baldintza zen ontziolaren geroa bermatzeko. Erretiroa hartzeko adinean dauden zazpi beharginak izan ezik, gainerako guztiak subrogatzea lortu zuten negoziazioan; hori bai, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete beharginei, eta hurrengo hiru urteotan izoztuta izango dituzte.
David Tejera langileen batzordearen presidenteak (CCOO) nabarmendu duenez, jarduerari berrekitea "garrantzitsua da Zumaiarentzat eta eskualdearentzat". Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea ere pozik agertu da, eta zorionak eman dizkie langileei "egindako esfortzuagatik".
"Bi urtez egon da ontziola itxita. Lanera bueltatzeko eta normaltasuna berreskuratzeko irrikaz daude langileak. Denbora luzean egon dira borrokan, eta horrek nekatu egiten du. Garrantzitsua da errutinara bueltatzea, lanean egotea eta familia ekonomia bere onera etortzea", adierazi du alkateak, pozarren.
Abu Dhabi Ports Arabiar Emirerri Batuetako korporazio publikoa da, eta itsas logistika azpiegituretan mundu mailako erreferente bihurtzeko estrategiaren baitan egin du erosketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.