Frantziako hegoaldean piztutako suteak jadanik "ez du aurrera egiten", baina oraindik ez dago kontrolpean
Corbieres mendigunean asteartean piztutako sutea 1949. urtetik Frantziako Estatuan izan den handiena da, 16.000 hektarea baino gehiago kiskali baititu. Christian Pouget Aude departamenduko prefetak ohartarazi du oraindik ikusteke dagoela hektarea horietatik zenbat diren nekazal lursailak. "Uste dugu 900 hektarea inguru direla", esan du, lehen estimazio batean.