EAJk Monica Garciaren aurka egin du medikuen grebagatik, eta arazoa lehenagotik datorrela esan du EH Bilduk
PSE-EEk, EH Bilduk, PPk eta Sumarrek uste dute Eusko Jaurlaritzak badituela eskumenak antolaketarekin zerikusia duten arazoak konpontzeko.
PSE-EEk, EH Bilduk, PPk eta Sumarrek uste dute Eusko Jaurlaritzak badituela eskumenak antolaketarekin zerikusia duten arazoak konpontzeko.
Global Sumud Flotillako Arantxa Paniaguak adierazi duenez, Bilbon gertatutakoak ez ditu geldiaraziko, "are gehiago, aurrera jarraitzeko eta behar den guztietan nahikoa, nahikoa eta nahikoa dela esateko bultzada izango da".
Atxilotu guztiak aske utzi dituzte arratsaldean. Hainbat agentek borrak erabiliz kolpatu dituzte ekintzaileak, eta, horren aurrean, Ertzaintzak barne ikerketa abiatu du jazotakoa argitzeko.
Udako eguraldia dugun arren, ofizialki ez da hondartza denboraldia hasi eta, beraz, ez dago soroslerik hondartzetan. Gauza horrela, atzo Donostiako Zurriolan, egoera arriskutsuan zuden hainbat bainulari erreskatatu behar izan zituten surflariek. Eguraldi onak jarraituko duenez, "neurriak hartzeko" eskatzen diete erakundeei.
Segurtasun sailburuak eta sail horretako gainerako arduradunek gertatutakoa deitoratu eta erantzun bat emateko konpromisoa hartu dute. "Gertatutakoa eta izan daitezkeen erantzukizunak lehenbailehen argitzen saiatuko gara", esan dute.
Tuteran hiru egun daramatzate eltxo artean, eta iluntzean nabaritzen da gehien. Bero itogarria bat-batean iristeak eltxo izurritea ekarri du Erriberako hiriburura. Eltxoei aurre egiteko produktuak agortzen hasi dira Tuterako farmazietan.
"Elkartasunaren eta giza eskubideen defentsaren ikur den flotillaren aurkako bortizkeriak ez du inolako justifikaziorik. Isralek bahitutako pertsonak Euskal Herrira ailegatzean kolpatu eta atxilotzea ez da onargarria" ohartarazi du EH Bilduk. Oso gogor mintzatu dira Sumar eta Podemos ere.
"Gaurtik aurrera, Itamar Ben Gvirrek debekatuta du Frantzian sartzea, Global Sumud Flotillako frantziar eta europar herritarren aurka egindako ekintza onartezinei erantzuteko", adierazi du Barrotek sare sozialetan.
Euskadiko PPren presidenteak normaltzat jo du sozialista askok inputazioa ez sinistea, "sozialisten ereduari jarraikiz" jokatu baitzuen Zapaterok. "Horregatik ez dut sinisten", azpimarratu du.
Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi eta bigarren lehendakariorde Mikel Torres Donostia eta Bilboko hautagaitzen alde agertu da, eta Bilbok 2030eko Munduko Txapelketaren egoitza izan behar duela eta Euskadik, oro har, erronka horri aurre egiteko jarrera erakutsi behar duela esan du.