Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierak Andre Maria Zuriaren plaza bete du txikien egunean
Aiora Diaz, Los Alegrios kuadrillako 12 urteko neska, eta Eñaut Saenz de Viteri, Galtzagorri kuadrillako 10 urteko blusa, izan dira aurtengo Edurne eta Zeledon Txiki. Eguerdian, txupinazoarekin batera, Zeledon Txikiren eta Edurneren panpinak San Migel elizako dorretik jaitsi dira. Ondoren, Aiora eta Eñaut elizako balkoira itzuli dira eta, handik festaz gozatzeko deia egin diete Gasteizko haur guztiei.