Ekaitzek euriteak, kazkabarra eta tenperaturen bat-bateko jaitsiera utzi dituzte Hego Euskal Herrian
Ekaitz indartsuek Nafarroako eta EAEko hainbat tokitan haize-bolada gogorrak, txingorra eta euri-jasak utzi dituzte. Lizarran, Baztan ibarrean, Sartagudan, Iruñean eta Agoitzen ere izan du eragina denboraleak. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, eragina oso irregularra izan da, baina Atxondon (Bizkaia) izandako euriteak eta txingorra nabarmendu dira gehien.