Epaileak espetxera bidali du Iruñean emakume bat labanaz zauritu zuen 84 urteko gizona
Erasoa ostiralean gertatu zen, Arrotxapea auzoan, eta zerbitzuz kanpo zegoen foruzain batek geldiarazi zuen gizona. Larri zauritu zuen emakumea.
Erasoa ostiralean gertatu zen, Arrotxapea auzoan, eta zerbitzuz kanpo zegoen foruzain batek geldiarazi zuen gizona. Larri zauritu zuen emakumea.
Arabako nekazariek A-1 autobideko eskuineko erreia hartuko dute Done Roman Millan parean (Araiatik gertu), bi noranzkoetan, 08:00etatik 18:00etara bitartean.
Milaka pertsona atera dira kalera Parisen, baita Lisboan eta Londresen ere. Erresuma Batuko hiriburuan Irango enbaxadaren aurrean bildu dira eta bandera kendu dute. Bestalde, Frantziak, Alemaniak eta Erresuma Batuak Irango protestetan izandako heriotzak gaitzetsi dituzte.
Islamiar Errepublikaren aurkako ekintza militarrak egitea aztertzen ari omen da Donald Trump, hainbat hedabideren arabera. Halakorik egitekotan, Israel eta AEB bera "jomuga" izango dituztela ohartarazi du Iranek.
Nazioarten eguneko irudia Irango protestetan hildakoen lehen irudiak dira. Irango protestetan hildakoen lehen irudiak zabaldu dira, izan ere, arratsaldean. Irudietan, dozenaka eta dozenaka gorpu ikusten dira kaleetan, lurrean botata. Komunikazioak eten egin zituen orain hiru egun erregimenak eta, horregatik, zaila da jakitea zer den benetan gertatzen ari dena eta zenbat diren hildakoak. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 500dik gora dira hildakoak eta 10.000 atxilotuak.
Jean-Marie Girier prefetak galarazi egin ditu Ipar Euskal Herrian datozen egunetarako deituta zeuden mobilizazioak.Laborariek, baina, "ahal bezain beste" eusteko asmo erakutsi dute, eta esan beharrekoak zuzenean haiei esateko eskatu diote prefektari.
Ilargia pixkanaka hasiko da eguzkia estaltzen, 19:30 aldera, eta unerik gorena 20:27 eta 20:28 bitartean izango da gurean. Jende askok ez du fenomeno hori galdu nahi, eta Nafarroa hegoaldeko ostatuak gainezka daude egun horretarako.
Buruzagi chavistaren semeak abokatuekin hitz egin ostean azaldu du zein den bere aitaren egoera. "Indartsu" dagoela esan du, eta atxilotu zituztenean bortizkeria erabili zutela salatu du.
Abu Dhabi Ports arabiar taldearen agindupean arituko da aurrerantzean Zumaiako ontziola. Abenduan itxi zuten langileek eta arabiar taldeak salmenta. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete, eta hiru urtez izango dituzte izoztuta.
Kubako kantziler Bruno Rodriguezek adierazi du bere herrialdeak ez duela ordainik jaso beste inori eskainitako segurtasun zerbitzuengatik.