Debekuen gainetik, milaka lagun atera dira kalera Budapesten Harrotasunaren eguna ospatzera
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna ospatu dute Budapesten, larunbat honetan, agintariek debekatu duten arren. Izan ere, Viktor Orban lehen ministroaren gobernuak Harrotasunaren Martxa debekatzea ahalbidetzen duten erreforma legal eta konstituzionalak onartu zituen martxoan eta apirilean, adingabeen "garapen egokia" lortzeko arriskutsua dela argudiatuz. Hala ere, manifestazioa egin dute, eta lehen ministroak baztertu egin du Poliziak indarra erabiltzea.