Hotz-boladak zero azpitik 9 gradu arteko tenperaturak utzi ditu
Euskal Herria astintzen ari den hotzaldiaren ondorioz, zeroz azpiko tenperaturak izan dira lurralde osoan. Esate baterako, goizaldean Kapildui gainean (1.176 metro) zero azpitik 8,8 graduko tenperaturak izan dituzte, Abetxukun zero azpitik 4,5 gradu zituzten goizean eta kostaldean, Zarautz, bi gradu zero azpitik.
Hotza Euskal Herri osoan nabaritu da eta esaterako zero azpitik 8,8 gradu izan dituzte Kapilduin, zero azpitik 6,1 gradu Oizen eta zero azpitik 5,7 gradu Jaizkibelen.
Arabako lautadan zeroz azpitik ia bost graduko tenperaturak izan dituzte: - 4,5 gradu Abetxukun eta - 4,3 gradu Agurainen. Halaber, Arabako Errioxan - 2,8 gradu izan dituzte.
Gipuzkoan zeroz azpitik ia hiru graduko tenperaturak neurtu dituzte Lasarten eta Miramonen eta kostaldean, berriz, zero azpitik bi gradu zituzten goizean Zarautzen eta zero azpitik gradu bat Santa Klara uhartean.
Bizkaian, Derion, zero azpitik gradu eta erdiko tenperatura neurtu dute.
Nafarroan Aralarren eta Arangotin neurtu dituzte tenperaturarik hotzenak: zero azpitik hamabi gradu. Gainera, zeroz azpitik 11 eta 10 graduko tenperaturak izan dituzte, hurrenez hurren, Erremendian eta Abaurreagainan.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehenera arte luzatuko da muturreko beroagatik ezarritako alerta laranja
Bihar goizetik, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa alerta laranjapean egongo dira, beroagatik eta sute arriskuagatik. Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta gorria (abisu metereologikoen sisteman maila gorena) ezarriko dute, Pirinio Atlantikoak departamendua astinduko duen bero bolada dela eta.
Eklipseek gizakia beldurtu dute hainbat mendetan
Duela urte asko konturatu ziren eklipseak aurreikus daitezkeela. K.a. 3340. urtean eguzkia erabat desagertu zen, eklipse baten aipu zaharrenaren arabera. Petroglifo bati esker iritsi zaigu horren berri gaur egunera arte.
Alerta laranja igandean Hego Euskal Herri osoan muturreko beroagatik, 40 gradurainoko maximoekin
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gogortu egin ditu astebururako aurreikusitako abisuak, Hego Euskal Herrian bero handia egingo duelako. Igandea izango da egunik zailena, 40 gradu inguruko tenperaturak espero baitira, eta baso-suteak izateko arrisku handia izango da Araban. Nafarroan ere ezarri dute alerta laranja, 12:00etatik 20:00etara.
Merkurioak goraka jarraitzen du, eta asteburuan muturreko tenperaturak espero dira
Maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira Hego Euskal Herriko eremu zabaletan datozen egunetan, eta igandean 40 gradutik gorakoak izan daitezke. Euskalmetek bero handiko asteburua iragarri du, baina ekaitzak izateko arriskua ere badago, bereziki ostiralean.
El Niño inoiz baino indartsuago al dator? Zientzialariak Ozeano Bareari adi daude
NBEren arabera, uda honetan eratzeko % 80ko probabilitatea dago, eta % 90ekoa urte amaierara arte. Ozeanoetako tenperatura errekorra da, goia jo du eta.
Tenperaturen gorakadak ez du etenik, eta abisu horia ezarri dute Araban eta Nafarroan
Tenperaturak 2 eta 3 gradu artean igoko dira, eta maximoak 35 graduren bueltan kokatuko dira.
Asteazkenean bero-sapa itzuliko da
Astelehen eta asteartea tenperatura freskoagoekin helduko dira asteon, eta asteazkenetik aurrera termometroak gora egingo du: 30ºC-tik gorakoak izango dira barnealdean.
40 lagun artatu dituzte beroagatik EAEn, larriena Galipa Mendi Birako parte-hartzaile bat
Bigarren egunez jarraian, 30 graduak gainditu dira EAE osoan. Astelehenetik aurrera beroa pixka bat arinduko da, eta tenperatura maximoek behera egingo dute, oro har, nahiz eta udako giroak jarraituko duen.
Nola eragiten die eguzki-eklipse batek animaliei?
Planetako animalia gehienak eguzki-argiaren arabera jokatzen dute. Beraz, eklipse batek asko eragiten die, baina ez denei modu berean. Batzuek eklipseari begira gelditzen dira, besterik gabe. Beste batzuek, ordea, argi faltara egokitzen dituzte beren jarduerak.
Uda ate joka dela ondo igarriko da asteburuan, eguzkia, beroa eta abisu horia baitakartza berekin
Zeru urdinak eta tenperatura beroak nagusi izango dira Euskal Herri osoan gaurtik gutxienez igandera arte. Gaur, hegoaldean batez ere, berotzen hasiko da, eta larunbatean eta igandean, aise gaindituko dira 30 ºC-ko tenperaturak lurralde guztietan. Kostaldean, abisu horia egongo da indarrean tenperatura altuak espero direlako.