Udaberriko asteburu euritsua dugu aurretik
Asteburu honetarako, jarraipena izango du azken egunetako giro goibel eta euritsuak. Euskalmeten iragarpenaren arabera, hodeiek estaliko dituzte Euskal Herriko txoko gehienak, eta puntu askotan prezipitazio ugari utziko dituzte.
Ostiral goizean, metro karratuko 34,2 litro pilatu dira Urkizun (Igorre), 32,1 Aizarnazabalen, 29,5 Galdakaon, 23,5 Alegian, 16,9 Goiainen (Legutio) eta 7,7 Abetxukun (Gasteiz). Goi geruzetako aire masa hotzaren ondorioz, tarteka zaparrada mardulak botatzen jarraituko du egunean zehar.
Gaurko tenperatura jaitsieraren eta zaparrada sarrien ostean, larunbatekoak tartekatuagoak izango dira. Iparreko haizea nagusi dela, zaparradek itsasotik sartzen jarraituko dute. Ipar-ekialdean, tarteka mardul bota badezake, batez ere Nafarroa ipar partean eta Lapurdin, oro har, eta euririk gabeko tarteak bezperakoak baino luzeagoak izango dira; hegoaldera apenas iritsiko den tantarik.
Haizea momentu batzuetan bizi samar ibiliko da, eta tenperaturan ez da gorabehera handirik espero. Hala, Bilbon espero dira maximo altuenak, 17 ºC-koak hain zuzen, eta Gasteizen zein Iruñean 7 ºC-koak izango dira minimoak.
Igandean, egunaren lehen partean botako du, batez ere. Aurreko egunetan bezala, hodeigune trinkoak sartuko dira itsasaldetik, eta zaparradak utziko dituzte tarteka, batez ere isurialde atlantikoan.
Arratsaldean, zaparradak bakanagoak izango dira, eta aterruneak luzatu egingo dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, baina baliteke tenperatura maximoak apur bat igotzea. Bilbon eta Baionan, esaterako, 20 ºC-ra hurbilduko dira.
Une oro kontsulta dezakezu eitb.eus-en eguraldiaren iragarpena, edo zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.