EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute-arrisku oso handia Euskal Herrian

Suteak sor ditzakeen edozein jarduera saihesteko deia egin dute agintariek. Nafarroak aktibo du nekazaritza jarduera sute-arriskuagatik mugatzen duen Foru Agindua.

Otsabio mendigunea, Altzo eta Lizartza udalerrien artean, Gipuzkoan. Argazkia: EITB Media

Baso-suteak izateko arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" da Euskal Herrian larunbat honetan, hezetasun erlatibo baxua eta tenperatura altuak direla eta.

Ildo horretatik, Euskalmetek abisu horia ezarri du gaur Euskal Autonomia Erkidegoan , baso-sute arriskuagatik.

Halaber, suteak sor ditzakeen edozein jarduera saihesteko deia egin du SOS Nafarroak, X sare sozialean zabaldutako mezu batean.

Nafarroako Gobernuak aktibo du sute-arriskuagatik nekazaritza-jarduera mugatzen duen Foru Agindua.

Eguraldiari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu