3,5 metrorainoko olatuak eta ostarteak arratsalderako
Larunbatean, tenperatura maximoek gora egingo dute eta udako giroa nagusituko da. Igandean, fronte bat iritsiko da eta euria egingo du. Gainera, olatuengatik ezarrita dagoen abisu horia larunbat eguerdira arte mantenduko da.
Olatuak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Gaur arratsaldetik aurrera, ostarteak zabalduko dira eta tenperatura maximoek gora egingo dute. Larunbatean, uda giroa nagusituko da eta eguzkitsu egongo da ia denean, baina euria egin dezake goizeko lehen orduetan. Igandean, fronte bat iritsiko da eta euria egingo du.
Gaur, ostirala, hodeiak agertuko dira eta euri pixka bat egingo du, bereziki kostaldetik hurbil, baina argitzera egingo du arratsaldean. Eguerdian, haizeak mendebal eta ipar-mendebaldera egingo du, eta haizea aldatzearekin batera zaparrada batzuk botako ditu, bereziki kostaldean eta egunaren erdiko orduetan. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeitza saretuago egongo da eta ostarteak nagusituko dira. Gainera, tenperatura maximoek gora egingo dute.
Larunbatean, giro eguzkitsua izango da eta tenperaturak gora egingo du berriro. Kostaldean, ostarteak agertuko dira; egunaren lehenengo partean euria egin dezake oraindik, batez ere ipar-ekialdean eta kostaldean. Arratsaldean, urdinguneak askoz zabalagoak izango dira. Hegoaldean, giroa eguzkitsua izango da, erabat garbi egongo ez den arren. Tenperatura maximoak igo egingo dira berriro eta uda garaikoak izango dira leku gehienetan.
Igandean, fronte hotz bat sartuko da eta euria egingo du, bereziki kostaldean. Egunaren hasieran, hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparradak botako ditu goizetik aurrera, batez ere ipar partean. Arratsaldean, ekaitzak ere jo dezake. Halaber, tenperatura maximoak hiruzpalau gradu jaitsiko dira.
Abisu horia olatuengatik larunbatera arte
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larunbat eguerdira arte luzatu du itsasaldeko arriskuagatik Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean ezarritako abisu horia.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur, olatuen altuera 2,5 metro ingurukoa izango da goizean, eta 3-3,5 metro ingurukoa, berriz, arratsaldean.
Nabigaziorako abisu horia larunbat eguerdian amaituko da. 2,5-3 metroko olatuak espero dira goizean, baina 2 metrotik beherakoak izango dira arratsaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.
Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.