Badakizu kolore biziek zergatik tindatzen duten zerua?
Ohiko fenomenoa da, urte osoan zehar gertatzen dena. Gaur, beharrezkoak diren baldintzak izan dira ikusi ahal izateko: hego-haizea eta goi-hodeiak.
Kolore gorriak eta arrosak nagusi Durangoko zeruan. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana.
Egunsenti ederra izan dugu gaur. Zerua kolore biziz bete da, sutan balitz bezala. Gorriak, moreak eta laranjak izan da protagonista urriko azken egunean, postal batean bezala. Baina, zergatik izaten dira honelako egunsenti eta ilunabarrak?
Ohiko fenomenoa da, urte osoan zehar gertatzen dena. Gaur, beharrezkoak diren baldintzak izan dira ikusi ahal izateko: hego-haizea eta goi-hodeiak.
Goi-hodeiak daudenean, egunsenti eta ilunabarretan eguzki-izpiek era paraleloago batean jotzen dute atmosferaren kontra, eta orduan agertzen da kolore gorria. Gehienak kolore gorriak dira, uhin luzerarik handiena duelako gorriak, baina laranjak, moreak, arrosak eta bioletak ere ikus daitezke. Gainera, biziago edo indartsuago ikusten ditugu bereziki kutsadura partikulak ditugunean atmosferan.
Koloreen edertasunaz gozatzeko aukera ematen digu fenomenoak, baina esaera zaharrak dioena ahaztu gabe: “goiz gorri, arrats euri”.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera