Euria eta tenperaturaren jaitsiera ekarriko dituen fronte batekin hasiko dugu azaroa
Eguraldi aldaketa izango dugu larunbatean. Fronte bat helduko da gurera, eta arratsaldean euria izango dugu eta tenperatura maximoek behera egingo dute.
Eguraldi euritsua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Azken orduetan izandako eguraldi atsegina aldatu egingo da hilabete berria hastearekin batera. Azaroarekin batera, fronte bat helduko da gurera. Euria egingo du eta tenperaturak jaitsi egingo dira.
Ostiralean ostegunean baino hodei gehiago izango dugu. Erdi-mailako hodeiak, goi-hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Hodeitza mendebaldean pilatuko da batik bat, eta ez da baztertzen tanta batzuk egitea goizean; arratsaldean, euria egiteko probabilitatea handiagoa izango da, eta zaparrada mardulagoren bat egin dezake. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta gogor joko du, bolada oso gogorrekin haizeguneetan, bereziki egunaren amaieran eta mendebaldean. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango.
Larunbatean, fronte batek eragingo digu. Goizean, hego-mendebaldeko haizea harro ibiliko da, eta ia ez du euririk egingo. Arratsaldean, ordea, haizeak mendebal ipar-mendebaldera egingo du, eta euria egingo du. Euria, gehienbat, mendebaldean egingo du, eta zaparrada mardulagoak bota ditzake. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, bereziki arratsaldean; haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta freskatu egingo du.
Igandean, giro freskoagoa izango dugu. Tenperaturak behera egingo du: maximoak 14-16 ºC ingurukoak izango dira barnealdean eta 17-18 ºC ingurukoak kostaldean. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta zaparradak botako ditu, sarriago ipar partean eta goizean. Arratsaldean, atertzera egingo du, eta ostarteak irekiko dira gauean. Mendebal ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera