Haize zakarraren ostean, zirimiriak hartuko du lekukoa asteburuan
Abisu horia bertan behera geratuko da eta giro epel-hezeak hartuko du lekukoa, larunbatean eta igandean zirimiri eta hodei gehiago espero baitira.
Hego-haize bortitzak ostiralean gorabeherak eragin ostean, egoera asteburuan zehar baretuko da. Larunbatean giro lasaiagoa hasiko da, nahiz eta zirimiria protagonista izango dugun, berriro ere.
Larunbat goiza hego-haizearekin esnatuko da, tarteka bizi samar ibiliko bada ere. Hala ere, orduak igaro ahala indarra galduz joango da. Ostarteak agertuko dira goizean, baina hodeiak ugaritzen joango dira. Arratsaldean, ordea, zerua estali egingo da. Egunaren lehen partean, zaparradaren bat edo beste egin dezake, eta euri apur gehiago espero da arratsaldean, bereziki barnealdean. Gainera, tenperaturak behera egingo du pixka bat.
Igandean, tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, nahiz eta giroa ez den desatsegina izango. Euria egiteko aukera izango da egun osoan, eta haizeak hegotik joko du, baina ostiralean baino askoz ere leunago.
Ostiraleko haize-boladak
Ostiraleko hego-haizeak muturreko erregistroak utzi ditu zenbait tokitan. 180 km/h-ko boladak Gorramendin eta 160koak Aralarren, besteak beste, baina oso bolada gogorrak izan dira kostaldean zein barnealdean: 136 km/h-koak Zarautzen, 124koak Donostian, 116koak Mallabian, 102koak Iurretan, eta 92koak Bilbon, esaterako.
Haizeak zenbait arazo ere sortu ditu, tartean Bilboko aireportuan. Agintariek zuhurtziaz ibiltzeko eskatu dute zuhaitz ezegonkorrak eta objektu higikorrak egon daitezkeen eremuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.
Euskadik abisu horia aktibatuko du berriro: euriak baretzera egingo du, baina haizea dator
Asteazken honetan 100 km/h-tik gorako haize-boladak eta 4 metroko olatuak izango dira.
Noiz atertuko du?
Litekeena da arratsaldean euririk ez egitea, baina bihar beste ekaitz bat sartuko da. Baliteke Pedro izena hartzea, EITBko Eguraldiko gure lankideek jakinarazi dutenez.
Astearte goizera arte egongo da indarrean Bizkaian eta Gipuzkoan euriagatik ezarritako abisu horia
Etengabe egingo du euria, asko gainera, eta batez ere Kantauri isurialdean.
Euri-jasengatik abisu horia ezarriko dute berriro gauerditik aurrera Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroa iparraldean eta Ipar Euskal Herrian
Euskalmeten iragarpenaren arabera, metro koadroko 60 litrotik gora pilatuko dira 24 orduan. Nafarroan, metro koadroko 40 litro metatuko dira 12 orduan.
Larrialdi aurreko egoera ezarri dute Arga eta Elortz ibaietan, Iruñean, horien emaria dela eta
Nafarroa abisu horian dago gaur, larunbata, haizeteengatik, euriteengatik, elurteengatik eta luiziengatik. Ebroren ezkerraldeko ibaien emaria nabarmen haztea espero dute.
115 km/h-tik gorako ufadak neurtu dituzte Galean eta Urkiolan, eta metro koadroko 70 litrotik gora bildu dituzte Eskasen
15:00etan utzi dituzte bertan behera euriagatik eta haizeagatik EAEn ezarritako abisu horiak. Barnealdean eta Nafarroako Pirinioetan, abisupean jarraituko dute gauerdira arte, elurragatik. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere egun osoan egongo da indarrean. Ipar Euskal Herria ere abisupean dago uholde arriskuagatik.
Euria, elurra, 100 km/h-tik gorako haize ufadak eta 4 metrorainoko olatuak utziko ditu Orianak larunbatean
Segurtasun Sailak abisu horiak ezarriko ditu prezipitazio eta haizeagatik larunbateko 12:00ak arte eta elurragatik 21:00ak arte. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere larunbat osoan egongo da indarrean.
Uholde arriskuari aurre egiteko planaren larrialdi aurreko fasea ezarri dute Nafarroan
Zehazki, 15:00etan aktibatu dute larrialdi aurreko fase hau, prezipitazio handiak espero direlako Nafarroa iparraldean. Hori dela eta, jarraipen berezia egingo diote eguraldiari.