Itsaso zakarra, haize bortitza eta elur gehiago dakartza gainean dugun ‘Goretti’ borraskak
Ostiral eta larunbat honetan neguko giro zakarra izango dugu Euskal Herrian, denboralearen ondorioz. Meteorologia agentziek abisu eta alertak ezarri dituzte olatu handiak, haizea, euria eta elurra direla eta.
Euskal Herriko eguraldiak aldaketak izango ditu hurrengo egunetan, tenperatura baxuek markatutako gabonen ostean. Asteazken honetan, berriz ere, egun hotza izango da, Goretti depresioa iritsi aurretik.
Hori dela eta, Euskalmet, Aemet eta Meteo France agentziek hainbat abisu hori eta laranja ezarri dituzte, haize zakarra, elurra eta ekaitza egingo baititu, batez ere ostiraletik larunbatera bitartean.
Zer da ziklogenesi leherkorra?
Ostiral honetan itsas-ekaitz gogorra izango da Kantauri itsasoan
Gertakaririk zakarrena ostiralean izango da, itsas bazterreko denboralea izango da eta. Euskalmetek abisu horia ezarri du lehen bi milietan, 03:00ak eta 09:00ak bitartean, eta 4-5 metroko olatuak altxatuko ditu.
09:00etatik aurrera, alerta laranja izango da indarrean, eta gauerdira arte iraungo du. Denbora-tarte horretan, olatuen altuera adierazgarria 5-6 metrokoa izan daiteke; mendebalak eta ipar-mendebalak 6tik 7ra bitarteko indarra izango du, 8ko indar-tarteak, eta itsasoa zakarra edo oso zakarra izan daiteke.
Horrez gainera, abisu horia ere izango da indarrean haizeagatik 06:00etatik 24:00ak arte. Kostaldean 100 kilometro orduko haize-boladak izan daitezke.
Elurra itzuliko da barnealdera
Ostiralean abisu horia izango da indarrean, elurragatik, barnealdean, 12:00etatik 24:00ak arte. Elur-kota pixkanaka jaitsiko da, eguerdian 1.000 metrotik 700-800 metrora arte. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, eta Kantauri isurialdean gogorragoa izango da; 1.000 metrora 2 eta 15 zentimetro arteko elur-pilak egingo dira.
Euria, haizea eta elurragatiko abisuak, Nafarroan
AEMET agentziak hiru abisu eta alerta mota aktibatu ditu ostiralerako Nafarroan. Garrantzitsuena Pirinioetan 12:00etatik gauerdira arte elurragatik ezarritako alerta laranja da. Agentziak 20 zentimetroko elur pilaketa espero du 800-1000 metrotik aurrera. Elurrarekin batera, tortorretan haize zakarra ibiliko da.
Kantauri isurialdean abisu horia ezarriko dute 09:00etatik 18:00etara haizeagatik, 70 km/h-ko boladak espero baitira. Arratsaldean, berriz, euriagak eraginda, abisu horia aktibatuko da 15:00etan eta 24:00ak arte iraungo du.
Azkenik, Ebroko Erriberan abisu horia ezarriko dute 09:00etatik 18:00etara haizeagatik.
Denboraleak Ipar Euskal Herria ere astinduko du
Ipar Euskal Herrian hainbat abisu iragarri dituzte ostiral honetarako. Meteo Francek alerta laranja ezarriko du haizeagatik Pirinio Atlantikoetako departamendu osoan, 09:00etatik 18:00etara. Ondoren, abisu horia izango da 21:00ak arte. 100-110 km/h-ko haize boladak espero dira orokorrean, baina kostaldean 120-130 km/h-koak ere izan daitezke.
Bestetik, hainbat abisu hori ere ezarri ditu: 06:00etatik aurrera, kostaldeko fenomenoengatik, eta 09:00etatik aurrera, ekaitzengatik eta uholdeengatik. Arratsaldean, abisu horia aktibatuko dute Pirinio inguruan elurra espero delako.
Larunbatean denboraleak jarraituko du
Ezegonkortasunak larunbatean ere jarraituko du. Kostaldean, nabigaziorako alerta laranja iragarri du Euskalmetek lehenenengo bi milietarako.
EAEko barnealdean eta Nafarroako Pirinioetan, berriz, elurrari dagokion abisu horiak indarrean jarraituko du 00:00etatik 12:00etara. Elur-maila 700-800 metro inguruankokatuko da lehen orduetan eta eguerditik aurrera 1.000 metrotik gora igoko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.
Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.