Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Eguraldi kontuetan denetarik izango da aste honetan: hodeiak, ostarteak eta euria.
Gaur goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta behe hodeiak sortu dira Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan. Hego-ekialdeko haizeak tenperatura maximoak igoaraziko ditu, eta 15-17 graduren bueltakoak izango dira ipar isurialdean eta 15etik behera, berriz, barnealdean. Arratsaldean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta hodeiak ugaritu egingo dira. Arratsaldean mendebaldetik fronte bat sartuko da eta pixkanaka-pixkanaka euria denera zabalduko da.
Asteartean hodeitza aldakorra izango da eta bustitzeko probabilitatea txikia izango da. Goizaldean eta goizean goiz hodei dezente izango dira eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere barnealdeko zenbait tokitan. Orduek aurrera egin ahala hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarteak zabalduko dira. Arratsaldean zaparradak egiteko probabilitatea txikiagoa izango da. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira, eta haizea mendebaletik iparraldera aldatuko da eguerdian.
Asteazkenean fronte bat igaroko da eta euri pixka bat egingo du. Orduek aurrera egin ahala hodeiak ugarituz joango dira, eta arratsaldean, bereziki, zerua estalita egongo da eta euria egingo du. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da egunaren hasieran, baina eguerdi aldera ipar-mendebaldera egingo du. Halaber, tenperatura maximoak apur bat igoko dira.
Ostegun eta ostiraletan udaberriko giroa nagusituko da. Antizikloi bat sartu eta eguraldia egonkortu egingo da. Zerua oskarbi geratuko da eta tenperatura maximoak 17-20 graduren bueltakoak izango dira.
Asteburuan atzera hotza eta euria egingo du.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.