Euskal zinemaren belaunaldi berria (edo ez)
Zinea.eus duela bi urte euskarazko eta, oro har, Euskal Herriko zinema sustatzeko sortutako webguneak zinemaren inguruan aritzen diren lau lagun bildu ditu mahaiaren bueltan Durangoko Azokan, Irudienea gunean.
Lara Izagirre zuzendariak, Irune Gurtubai ekoizleak, Miren Manias ikertzaileak eta Joseba Usabiaga aktoreak zinema industriaren egoeraren diagonistikoa egin, eta adierazpen horrek aurretik dauzkan erronkak aletu dituzte.
Hasteko, Lara Izagirre zornotzar zuzendariak “industria” izendapena bera jarri du ezbaian, baita berorretan “loraldia” bizitzen ari izana ere; izan ere, haren hitzetan, “ez da existitzen euskal zinemaren industriarik. Jende asko dabil gauza onak egiten, baina lar da loraldiaz hitz egitea. Miraria izan da Loreak eta Amama-rekin gertatu dena, baina film gehiago behar ditugu, ezberdinak, industria sortzeko”.
Irune Gurtubai “Pikadero” Donostiako Zinemaldian estreinatu eta besteak beste Zurichen, Kieven edo Tiranan sariak bereganatu eta gero laster zinema aretoetan ikusi ahalko den filmeko ekoizlea ere bat etorri da horretan, eta “loraldia baino zerbait gehiago izateko iraunkortasuna behar da”, esan du.
Miren Manias "Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa: 11 film luzeren azterketa ekonomikoa" ikerketaren egileak, bestalde, 2005. urtetik, “Aupa Etxebeste” filmatu zenetik, "mugimendu konstante bat" egon dela eta urtero euskarazko filmak estreinatu direla ekarri du gogora.
Ahulguneei dagokienez, arazo nagusia dirua lortzea dela nabarmendu dute gonbidatuok, eta, ildo horretan, aurrekontuen banaketan jarrarazi du arreta Maniasek. Berak eginiko ikerketa lanean aztertutako filmen aurrekontuetan, berorien % 80 arlo teknikora bideratu da, eta % 4 soilik arlo artistikora, sormen arlora; horrek, noski, "pelikularen arrakasta mugatzen du halabeharrez".
Gainera, Maniasek emandako datuen arabera, % 15 bideratzen dute euskal ekoizpenetan, batez beste, promoziora, eta horrek zamatu egiten du filmen oihartzuna, haren aburuz, AEBko filmetan, berbarako, % 50 erabiltzen dutela kontuan izanda. Finantzazioan, hil edo bizikotzat jo du, beraz, ikertzaileak enpresa pribatuek parte hartzea.
Joseba Usabiaga aktoreak, bestalde, euskal aktoreentzat zineman bakarrik jardutea ezinezkoa dela azaldu du, eta, belaunaldi iraunkorren kontzeptuarekin baino gehiago, zikloen kontzeptuarekin lotuago ikusten du aktoreen jarduna: “Batzuetan aktoreen ibilbideek gora egiten dute, baina gero bolada baxuagoak etortzen dira, eta beste aktore batzuen loraldia izaten da, ziklikoki”.
Zure interesekoa izan daiteke
"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era
Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Euskal artea Veneziara itzuliko da 50 urte geroago
1976an, Franco hil eta urtebetera, Bienalak lekua egin zion euskal artistek bultzatutako programari, eta maiatzaren 6tik 8ra “I Baschi alla Biennale 1976/2026” programa instituzional, akademiko eta artistikoa garatuko dut Italiako hirian Eusko Jaurlaritzak eta hainbat aditu eta artistak.
Ikus-entzunezkoen euskal sektorea zinema akademia propio bat eratzeko aukera lantzen hasi da
Sektoreak aitortu du apirilaren 23rako dutela hitzordua jarrita, gogoeta prozesuari ekiteko. Nolanahi ere, "topaketa itxia eta erabat profesionala" izango dela argi utzi dute, eta horregatik, prozesua "errespetatzeko" eskatu diete komunikabideei. "Kanpoko dinamikek" ekimena "baldintzatzea" saihestu nahi dute.
Gero Axular Dantza Taldeak "Agoteak" lana estreinatuko du
90 minutuko ikuskizunean, 90 dantzarik 24 koreografia interpretatuko dituzte. "Gizarte irekiago, askatzaileago eta errespetutsuago baten aldeko aldarria" da lana, dantza taldeak azaldu duenez, eta apirilaren 19an estreinatuko dute, Victoria Eugenian.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.