2016ko Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte San Telmo museoan
Ostegun honetan, azaroak 17, 2016ko Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte Donostiako San Telmo museoan. Aurtengo edizioan, hauek izan dira irabazleak: euskarazko literatura, Luis Garde; gaztelaniazko literatura, Gabriela Ybarra; euskarazko haur eta gazte literatura, Uxue Alberdi; euskarazko literatura itzulpena, Xabier Olarra; literaturaren lanaren ilustrazioa, Mikel Casal; euskarazko saiakera, Mitxelko Uranga; eta gaztelaniazko saiakera, Fernando Mikelarena.
Iñigo Urkullu lehendakariak saritutako lanen “garrantzi soziala” nabarmendu du, obra horiek guztiak “funtsezkoak” baitira euskal gizartearentzat, “borrokan ari den indarkeriak zeharkatutako iragan bat gainditzeko eta bizikidetza berri baterako loturak berriz osatzeko”.
Gardek (Iruñea, 1961) azaldu duenez, Ehiztariaren isilaldia lanean “oroimenari buruzko gogoeta sakona” egin du, eta memoria historikoak garrantzia handia du eleberri osoan.
Ybarrak (Bilbo, 1983) adierazi du El comensal lanean bi gai nagusi landu dituela: batetik, bere aitonaren heriotza (ETAk hil zuen), eta, bestetik, bere amaren heriotza (minbiziaren ondorioz hil zen). Kasu honetan, heriotzari buruz diharduen eleberri autobiografikoa da.
Alberdik (Elgoibar, 1984) euskararen garrantzia azpimarratu du. Ildo horretatik, eskerrak eman dizkie bere gurasoei, “euskaraz kontatzeko eta abesteko aukera” eman diotelako. Idaztea txikitatik izan duela gustuko gaineratu du Alberdik.
Olarrak (Tolosa, 1953) esan duenez, James Joyceren Ulises nobelaren itzulpena idazleari eta euskarari egindako apologia da.
Casalek (Donostia, 1965) diktadura batean oinarritzen den Así es la dictadura lanaren alderdi grafikoa egin du. Kasu honetan, etxeko txikienei diktadura zer den azaltzeko erabili ditu ilustrazioak.
Uranga (Berango, 1978) Tartaroa. Mina, boterea eta egia euskarazko saiakeraren egilea da. Greziako mitologia abiapuntutzat harturik, filosofiako irakasleak gogoetarako ateak zabaldu ditu saiakera honetan.
Mikelarenaren (Bera, 1962) arabera, Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936 gaztelaniazko saiakera orain arte egin ez den ikerketa zorrotza da. 1936an Nafarroan gertaturiko garbiketa politikoaren erantzukizunak jorratu ditu bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.