Durangoko Azokaren azken egunerako agendan lekurik baduzu, atera arkatza
Jende andana ibili da Goienkalen, Artekalen eta Barrenkalen aurrera eta atzera egun hauetan. Durangoko Azokako gune ezberdinak ere jendez lepo egon dira une oro eta azoka ixten den honetan, ez dirudi ekitaldi eta bisitari kopuruak behera egingo duenik.
Ahotsenean, Lisipe bildumak hartuko du protagonismoa; izan ere, Lorea Agirreren eta Idurre Eskisabelen Trikua esnatu da (Lisipe bildumako 7. alea) eta Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik (Lisipe bildumako 5. alea) aurkeztuko dituzte. Joxemari Iturralde ere bertan izango da Jamaikako neska eleberria aurkezten.
Ahotsenea sortzaileen guneko zuzenekoetan, Aizkorak Zorroztu, Eztanda, Revolta Permanent eta Hil Norbait izango dira, beste askoren artean, karpa denetariko musika doinuz betetzeko arduradunak.
Areto Nagusian, Durangoko Azokaren eragin ekonomikoaren azterketa egingo dute Gerediaga Elkarteak eta Siadecok.
Irudienean, Gladys del Estal aktibista antinuklearraren heriotza eta garaiko egoera aztertzen dituen Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa dokumentala aurkeztuko dute, eta, ondoren, solasaldi bat egongo da. Bertan izango da Bertha Gaztelumendi zuzendaria.
Azken urtean izugarrizko arrakasta izan duen Egunean behin mugikorrerako jokoak ere izango du bere tartetxoa Durangoko Azokan; Codesyntax sortzaileen eskutik aplikazioa aurkeztu eta jokalarien arteko topaketa egingo dute. Gero, Ines Osinagak eta Lorea Argaratek kontzertua emango dute, Mauriziak ez du inor hil izenburupean.
Szenatokian, larunbatean hasitako mikroantzerkien saioek jarraituko dute. Gaurkoan soilik zortzi emanaldi izango dira ikusgai.
Durangoko Azoka zabalik izango den egunetan Plateruena Kafe Antzokian emango dituzten kontzertuei amaiera Maider Zabalegik emango die. Oiartzuarrak bere bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du: Bidean. Hori izango da azokako aurtengo azken emanaldia.
Azokak egunero bezala 20:00etan itxiko ditu ateak, hurrengo urtera arte.
AHOTSENEA, SOLASALDIAK
10:30 Baloreak.
11:00 Jon Iñaki Lasa. Pertsonaiak (Pamiela).
11:30 Mari Luz Esteban. Andre zaharraren manifestua (Pamiela).
12:00 Rafa Egiguren. Txipiroiak bere beltzean (Susa).
12:30 Aritz Gorrotxategi. Amua (Elkar).
13:00 Ione Gorostarzu. Ez da erditzea (Elkar).
13:30 Pello Zabala. Natura labur mintzo (Alberdania).
14:00 Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel. Trikua esnatu da (Susa).
16:00 Joxemari Iturralde. Jamaikako neska (Pamiela).
16:30 Castillo Suarez. Irautera.
17:00 Mixu. Sustraiak.
17:30 Maiatz 68 eta 69 aldizkariak.
18:00 Nanni Balestrini. Den-dena nahi dugu. Fernando Rey itzultzaileak aurkeztuta (Katakrak).
18:30 Uxue Alberdi. Kontrako eztarritik (Susa).
AHOTSENEA, ZUZENEKOAK
11:00 Aizkorak Zorroztu. Ezpata dantza.
11:40 GorriBaltz. Zuen gainean.
12:20 Assata. Dantzatu, madarikatuok!
13:00 Eztanda. Errua norena da?
13:40 Revolta Permanent. Lobotomiak.
14:20 Ibil Bedi. Berandu, baina garaiz.
15:00 Higa. Higa.
15:40 Fits. Zaurgarriari.
16:20 Antton Larrandaburu eta bitxiloreak. Ibilbide terapeutikoa.
17:00 Hiri Galduak. Ertzak.
17:40 Dientes de Luna. Atmosfera.
18:20 Nebrashka. Lawak.
19:00 Hil Norbait. Euskal Metal Fantasia
ARETO NAGUSIA
10:30 Durangoko Azokaren eragin ekonomikoaren azterketa (Gerediaga Elkartea eta Siadeco).
11:30 Ekologista naiz baina... nire eguneroko kontsumoa ingurumenaren aldekoa al da? Gorka Egia Arregi.
12:00 Bizkaiko Museoen 2019ko nobedadeak. Anton Erkoreka, Javier Barrio, Jon Ruigomez, Sorkunde Aiarza, Felicitas Lorenzo (Bizkaikoa).
12:30 Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko. Maria Ruiz, Oihana Etxebarrieta, Laura Vara (UEU).
13:00 Kultur sorkuntzen dokumentazioa, etorkizunerako apustua. Mahaingurua. Idoia Gereñu, Ion Lopez, Maria San Sebastian, Gari Otamendi, Ixiar Eizagirre Gidaria: Nere Erkiaga Laka (Xenperlar Dokumentazio Zentroa).
14:00 Esku harriak: Oteizaren (h)aria. Beñat Ralla, Txakur Gorria, Xabi Paya (MugMus laborategia).
16:30 Loraldia festibala. Imanol Agirre, Amaia Ocerin.
17:30 Basabizitzaren deia. Nerea Azpurua, Lina Ugarte (Asociación Lectura Fácil - Euskadi Irakurketa Errea Elkartea).
18:00 Nazio ikurrak: egoera eta etorkizuna.
IRUDIENEA
11:00 Grufaloa. (55’). Haurrentzako zinema euskaraz. Zineuskadi.
12:00 Lur eta Amets (30’). Filmaren aurrerapen irudiak. Arteman. Joseba Ponce eta Imanol Zinkunegi. Lotura Films, Elkar, Ikastolen Elkartea eta Katxiporreta.
12:45 Orbainak (29´14´´). Film laburra – saiakera. Jorge Moneo Quintana.
13:30 Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa. (64’). Dokumentala. Bertha Gaztelumendi – Hiru Damatxo
18:00 DemaS.A. Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia eta sari-banaketa. Euskaltzaleen Topagunea.
KABI@
11:00 BuruTek: burujabetza teknologikoa Euskal Herrian.
» 11:00 Zer da burujabetza teknologikoa?
» 11:20 Google eskolak kolonizatzen.
» 12:20 Hezkuntzan ere librezale. Aurkezpena.
» 12:30 BuruTek: etorriko diren erronken inguruko bilkura irekia.
16:30 Diseinu grafikoaren glosarioa. Aurkezpena. Nerea Ansa Bañuelos, Itziar Garzia, Jon Ander Garzia eta Ohiana Calparsoro. Antolatzailea: Alaiondo estudioa eta Usandizaga diseinua.
17:00 Egunean behin, mugikorrerako jokoaren arrakasta. Aurkezpena eta topaketa. Codesyntax.
18:00 Mauriziak ez du inor hil. Kontzertua. Ines Osinaga eta Lorea Argarate.
PLATERUENA
12:00 Hautsi bolumena. Bideoklipen zuzeneko saioa Azoka TB lantaldeak ekoiztuta.
20:00 Maider Zabalegi. Bidean diskoa aurkezten.
SAGUGANBARA
ARETO HANDIA
11:00 Aldo musikari. Ipuin kontaketa. 2-5 urte arteko umeak.
12:00 Etxe honetan. Liburu aurkezpena. Aintzane Usandizaga eta Asier Iturralde “Gaston”. 4-7 urteko umeak. (Pamiela)
13:00 Herensugeen itzulera: Sataripeko guda V. atala. Liburuaren aurkezpena. 8-12 urteko gaztetxoak.
15:00 Peter Pan, KALAFATE bilduma. Irakurketa errazeko liburua. 9-14 urteko gaztetxoak.
16:00 Animaliak eta Frutak (Ilargian kulukantari). Xabier Olaso. 1-5 urteko umeak. (Pamiela).
17:00 Marrazjaun eta Sorgina Txirulina. Euskal mitologia. Ikuskizuna. 6-12 urteko gaztetxoak.
18:00 Lo Potolo. Lotara joateko ipuinak eta poemak irakurtzea eta zuzenean marraztea. Eider Eibar, Leire Bilbao, Mitxel Murua, Juan Kruz Igerabide. 2 urtetik gorako haurrak (Alberdania)
19:00 Ilezuri eta koralaren disdira. Ipuin kontaketa. 5-10 urteko gaztetxoak.
ARETO TXIKIA
12:30 Poesiaren misterioa. Tailerra. Garazi Basterretxea eta Celeste Agüero. 7-12 urteko gaztetxoak.
SZENATOKIA
11:00 Espres mugimendua. Krego Martin Dantza.
11:45 Errimak bi oinetan. Haatik dantza taldea.
12:30 Espres mugimendua. Krego Martin Dantza.
13:30 Ortentsia izan nahi dot. Abarka antzerki taldea.
16:30 Espres mugimendua. Krego Martin Dantza.
17:15 Errimak bi oinetan. Haatik dantza taldea.
18:00 Espres mugimendua. Krego Martin Dantza.
18:30 Ortentsia izan nahi dot. Abarka antzerki taldea.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.