Durangoko Azoka azken txanpan, baina oraindik, egiteko asko!
Asteburuan bete-betean sartuta, Durangoko Azokako hitzorduak ez galtzeko modukoak dira oraindik. Euskal sortzaileen uzta mugagabeak motz utziko ditu egunak dituen 24 orduak. Zer ikusi antolatzeko laguntza behar al duzu?
Ahotseneko solasaldietan, gaurkoan ere, izen handiko hainbat sortzaile izango dira: Anjel Lertxundi (Itzuliz usu begiak), Miren Amuriza (Basa), Kirmen Uribe (17 segundo), Amets Arzallus eta Ibrahim Balde (Miña), Amaia Apalauza (Ryszard Kapuscinskiren Kristo Fusilarekin liburuaren itzulpena), Beñat Sarasola (Deklaratzekorik ez)…
Zuzenekoetan, Dupla bikoteak Folklore diskoa aurkeztuko du, Iker Laurobak Negua plazaratuko du eta Skakeitan taldeak Ezpainetan odola diskoa eramango du oholtzara.
Areto Nagusian, berriz, “Euskadi Sariak euskal literaturaren kanonetatik at?” mahai-ingurua eskainiko du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Parte-hartzaileen artean, Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta, Isabel Etxeberria eta Asisko Urmeneta izango dira, eta J. L. Zabalak egingo ditu moderatzaile lanak. Horren ostean, “Thorwing Voices: Eskozia eta EHren arteko elkarrizketa musikatua” emanaldia emango dute Uxue Alberdik eta Rachel Newtonek.
Irudieneak hainbat emanaldi jasoko ditu, eta esanguratsuenak hauek izango dira: Nora fikziozko filmaren lehen irudiak, Apaiz kartzela filmaren aurre-estreinaldia eta Ihesaldia (Pausokak ETBrentzat ekoitzita) minisailaren lehen atalaren aurkezpena.
Kabi@an, lehengo urteko Sormen Beka DA! irabazi zuen AtopiaRPG rol jokoa izango da protagonista. Zuzenean partida bat ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta, gainera, partida jokatzen ari diren bitartean, podcast bat grabatuko da.
Etxeko txikienek Ene Kantaken kontzertuarekin ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute Saguganbaran.
Szenatokian, bi egunetan, mikroantzerkien saioak izango dira ikusgai, baina saio horien egun handia gaurkoa izango da; izan ere, 30 emanaldietatik 22 gaur emango dituzte.
Egunari amaiera emateko ardura, 22 urteko ibilbidea duen Arkada Social taldeak izango du. Arrasatearrek Plateruena goitik behera astinduko dute Street Punk doinuekin.
ARETO NAGUSIA
10:30 Una historia de la pelota. J. A. Azpiazu, Martin Anso (Txertoa).
11:00 De la hoguera al lápiz rojo. La censura franquista en el País Vasco. J. M. Torrealdai, Martin Anso (Txertoa).
11:30 Euskararen bidegurutzetik. Kike Amonarriz (Elkar).
12:00 Eguzkilore liburuak egitasmoa: Jentilak eta Xixili. Aritza Bergara, Leire Lekuona.
12:30 Gure bizipoza, guztiona. Bizipoza Elkartea.
13:00 Pape Niang. Hasiera berri bat. Mikel Garcia, Pape Niang (Argia).
13:30 Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa. Josema Azpeitia, Ritxar Tolosa, Txuma Perez (Sua edizioak).
14:00 Umorea koleraren garaian. Luix Martinez, Jordi Cantavella, Elsa Novelle (Brixton Records).
14:30 Marx guztiontzat!. Liburu aurkezpena. (Pamiela)
15:00 Simplicissimus Kabaret. Barrea eta Ikara. Patxo Telleria, Oier Guillan (Tartean teatroa).
15:30 Moio. Gordetzea ezinezkoa zen. Kattalin Miner (Elkar).
16:00 Ez gara neutralak. Gorka Bereziartua (Argia).
16:30 2020ko ilargiaren egutegia. Pello Zabala, Jakoba Errekondo (Argia).
17:00 Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen. Miren Artetxe, Ane Labaka (UEU).
17:30 Euskadi Sariak euskal literaturaren kanonetik at? Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta, Isabel Etxeberria, Asisko Urmeneta. Moderatzailea: J. L. Zabala (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)
19:00 Throwing voices: Eskozia eta EHren arteko elkarrizketa musikatua. Uxue Alberdi, Rachel Newton (Gerediaga Elkartea, Edinburgh IBF).
IRUDIENEA
11:00 Arantzazu, harriz herri (25’). Dokumentala. Nabarralde Fundazioa.
12:00 Nora (2’30’’). Fikziozko film luzea. Filmaren lehenengo irudiak. Lara Izagirre – Gariza Films eta La fidéle Production.
12:30 Apaiz kartzela (90’). Filmaren aurre-estreinaldia, work in progress emanaldia. Oier Aranzabal, David Pallarés eta Ritxi Lizartza – Maluta Films.
14:00 Iurretako dantzariak (5’). Dokumentalaren trailerraren aurkezpena. Carlos Iglesias eta Jone Guenetxea – Bideografik - Iurretako dantza taldea
15:00 Horman erlojua duen etxea (104’). Haurrentzako zinema euskaraz. Zineuskadi.
17:00 27zapata.eus (20’). Blogeko bideoen antologia bat. Imanol Epelde.
17:45 Pikuak (30’). Fikziozko websailaren 3 atalen proiekzioa. Maddi Castro.
18:30 Kaleko antzerkia (8’09’’). Film labur dokumentala. Koldo Edorta Carranza.
19:00 Ihesaldia (55´). Fikziozko mini seriea, lehen atalaren estreinaldia. Jabi Elortegi – Pausoka eta ETB.
KABI@
11:00 Gure ondarea Wikidata eta Txikipediaren zurrunbiloan
» Ondarea eta idazleak wikidatatzen, zer eta nola? Mertxe Zabala.
» 12:00 Txikipediaren oinarriak eta erabilera. Neguko eskola lehiaketaren aurkezpena. Mikel Arroiabe eta Koldo Biguri.
» 13:00 Ondarea, Wikimedia eta teknologia Mahaingurua.
16:30 AtopiaRPG Rolcast. Zuzeneko rol partida eta podcast grabazioa.
PLATERUENA
12:00 Hautsi bolumena. Bideoklipen zuzeneko saioa Azoka TB lantaldeak ekoiztuta.
23:00 Arkada Social. No retorno diskoa aurkezten.
SAGUGANBARA
ARETO HANDIA
11:00 Kaka dantzaria. Dantzaria izan nahi zuen kaka zati baten istorioa. Ipuin kontaketa. 3-7 urteko umeak. Bego Goitia.
12:00 Hazi txiki. Liburu aurkezpena eta kontaketa. 3-7 urteko umeak. Pello Añorga eta Jokin Mitxelena (Zubia-Santillana).
13:00 Azken lanhütarra. 10-13 urteko gaztetxoak. (Erein)
15:00 Ametsen basoa. Liburu aurkezpena eta ipuin kontaketa. Pello Añorga. 3-6 urteko umeak. (Elkar)
16:00 Ene Kantak. Kontzertua. 2-8 urteko umeak.
17:00 Belardo, ba al zatoz? Komiki tailerra Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilariaren eskutik. 7-10 urteko gaztetxoak.
18:00 Liburu bot. Ipuin kontaketa. 5-11 urteko gaztetxoak.
19:00 Tximeletak hondartzak. Liburu aurkezpena. Maixa Zugasti. 10-13 urteko gaztetxoak (Erein).
ARETO TXIKIA
11:30 Yogipuinak. Ipuin kontaketa. Maite Arrese. 5 urtetik gora.
17:30 Euskarazko jolasak. Tailerra. 3 urtetik gora (Elkar)
SZENATOKIA
12:30 Nundik Nora. Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondo.
13:00 Amatxik dixit. Goitibera antzerki taldea.
13:00 Lolipop. Cecilia Paganini.
13:30 Nundik Nora. Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondo.
13:30 ETAren agiri bulegoa (Dena ez da ETA). Gilkitxaro antzerkia.
17:00 Zom2. Anodino antzerki taldea.
17:00 ETAren agiri bulegoa (Dena ez da ETA). Gilkitxaro antzerkia.
17:30 Amatxik dixit. Goitibera antzerki taldea.
17:30 Lolipop. Cecilia Paganini.
18:00 Zom2. Anodino antzerki taldea.
18:00 ETAren agiri bulegoa (Dena ez da ETA). Gilkitxaro antzerkia.
18:30 Amatxik dixit. Goitibera antzerki taldea.
18:30 Lolipop. Cecilia Paganini.
19:00 Zom2. Anodino antzerki taldea.
19:00 ETAren agiri bulegoa (Dena ez da ETA). Gilkitxaro antzerkia.
19:30 Nundik Nora. Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondo.
19:30 40 urte eta aldapan behera niek! Txiki.
20:00 Komuneko zulotik. Hamaika buelta antzerki taldea.
20:30 Nundik Nora. Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondo.
20:30 40 urte eta aldapan behera niek! Txiki.
21:00 Komuneko zulotik. Hamaika buelta antzerki taldea.
21:30 40 urte eta aldapan behera niek! Txiki.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.