Durangoko Azokaren lehen egunean zer ikusi erabaki al duzu?
Durangoko Azokak gaur irekiko ditu ateak. Ikasle Goizak emango dio hasiera azokari, eta, urtero bezala, hamaika ekintzak hartuko dute lau egunez Durango. Aurkezpenak, solasaldiak, kontzertuak, tailerrak… ez da aspertzeko betarik izango abenduaren 5etik 8ra Landako Gunean eta inguruetan.
8 emakumezko poesia liburua, Felipe Juaristiren Erbesteko elurra, Miren Agur Meaberen Hezurren erretura eta beste hainbat lan aurkeztuko dituzte Ahotseneko solasaldietan.
Ahotseneko zuzenekoak, berriz, 15:00etan hasi eta 19:40an bukatuko dira, eta, besteak beste, Xabi Bandini eta Willis Drummon izango dira bertan.
Ikasleen Goiza aitzakiatzat hartuta, Euskal Editoreen Elkarteak “Liburu bat egingo dut” tailerra eskainiko du gaztetxoentzat. Zineuskadik eta Pixelatuk, berriz, “Soinu efektuak zinemagintzan” tailerra eskainiko dute.
Kikarakada proiektua ere aurkeztuko dute. Proiektu horren bitartez, Lesbosko haur errefuxiatuei hezkuntzarako azpiegiturak eraikitzeko baliabideak ematea dute helburu sortzaileek.
En Tol Sarmiento (ETS) taldeak Plateruena Kafe Antzokian emango duen kontzertuak itxiko du azokaren lehen eguna.
Egun osoko egitaraua, hemen:
AHOTSENEA, SOLASALDIAK
11:30 Yolanda Arrieta. Ataria (Denonartean).
12:00 Asel Luzarraga. Inoren Munduan (Elkar).
12:30 Iñigo Astiz eta Maite Mutuberria. Joemak eta Polasak (Elkar).
13:00 Garbiñe Ubeda. Mehatxua (Elkar).
13:30 Hainbat autore. 8 emakumezko (Balea Zuria).
14:00 Felipe Juaristi. Erbesteko elurra (Erein).
14:30 Pello Otxoteko. Itsas bizimina (Balea Zuria).
16:00 Mikel Urdangarin, Alain Urrutia. Hotza da NY is cold.
16:30 Don Inorrez. Dardara hura.
17:00 Mikel Markez. Biribilean.
17:30 Alaia Martin eta Amets Badiola. Leihoen afasia (Eztena arte eszenikoen jaialdia).
18:00 Hegats aldizkariaren 57. zenbakiaren aurkezpena (Euskal Idazleen Elkartea).
18:30 Karmele Mitxelena. Erakusleihoan (Erein).
19:00 Miren Agur Meabe. Hezurren erretura (Susa).
19:30 Jose Luis Otamendi. Disoluzio argiak (Susa).
AHOTSENEA, ZUZENEKOAK
11:00 Ikasle Goiza: Enkarguz. Tailer parte-hartzailea Andoni Egaña, Xabier Zabala eta Alberto de Abajoren eskutik. Aurretik izena eman dutenentzat.
15:00 Mockers. Oreka ahulak.
15:40 La Basu. Gerra.
16:20 Oreka Tx. Zabulutaka.
17:00 Iñorkiñak. Iñorkiñak.
17:40 Xabi Bandini. BIBA.
18:20 Xatiro. Xatiro.
19:00 Willis Drummond. Zugzwang.
19:40 Sharon Stoner. Erraietatik.
ARETO NAGUSIA
10:30 Ikasle Goiza. Liburu bat egingo dut. Tailerra Euskal Editoreen Elkartearen eskutik. Bi saio. Aurretik izena eman dutenentzat.
13:30 Eskola publikoa ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa. Josu Txapartegi, Fito Rodriguez (Delta argitaletxea).
14:00 Kikarakada proiektua. Galder Izagirre, Gaizka Izagirre, Oraitz García.
14:30 Gazte Sortzaileak Plazara! Manex Egaña, Iraitz Mateo, Joanes Illarregi (Ernai gazte antolakundea).
16:00 EuskarAbentura espedizioa 2020. Iñaki Goikoetxea, Irati Labaien, Irune de la Maza, Ane de la Presa.
16:30 Txikikids Corner programa. Ana Molina, Klara Atxukarro, Monica Gracia, Elisabeth Etxebeste (Mestiza elkarte artistiko-soziokulturala).
17:00 Espainola izatearen ezintasun zientifikoa. Urtzi Ihitza (Lemuria).
17:30 Mundu bat motxilan. Unai Ormaetxea, Alex Txikon (Sua edizioak).
18:00 Euskal Langile Andrea. Antzinako erregimenetik kapitalismora. Oiane Valero (Ipes).
18:30 Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak. Onintza Irureta (Argia).
19:00 Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk. Andoni Olariaga (UEU).
19:30 ¡No os importe matar! San Fermines 1978. Crimen de Estado. Sabino Cuadra eta Jon Jimenez (Txalaparta).
IRUDIENEA
10:00 Ikasle Goiza. Soinu efektuak zinemagintzan. Tailerra Zineuskadi eta Pixelaturen eskutik. Bi saio. Aurretik izena eman dutenentzat.
16:00 Sinadurak TV (30’). Ikus-entzunezko proiektuaren aurkezpena (Bideografik)
17:00 Gazteluak Zubi (29´58´´). Dokumentalaren aurkezpena. Eneko Zuberogoitia, Ane Zuazubiskar eta Unai Portilla.
18:00 Hiru uhinak (63’). Dokumentala. Loic Legrand – Kanaldude.
19:00 Ito (11’). Fikziozko film labur kolektiboa.
20:00 Tantaka (10’). Websailaren lehen atalaren aurkezpena. Idoia Rodriguez eta Joana Parot.
KABI@
11:00 Ikasle Goiza. MOON: konputagailu baten funtzionamendua ulertzeko mahai jolasa. Tailerra. Bi saio. Aurretik izena eman dutenentzat.
14:00 ZUT aldizkari digital multimedia eta IXA websaila. Aurkezpena. Gaizka Izagirre eta Josu Bilbao
16:30 Hirikilabs: hiri laborategia, teknologia eta ezagutza elkarrekin lantzen. Hitzaldiak, erakusketak, aurkezpenak… Manex Izagirre eta Ibai Zabaleta.
» EH Aerospace proiektua
» Food Hack lab lantalde irekia
» Hezkuntza Material Irekiak lantaldea
» Jolabs “Do it in family” proiektuak
PLATERUENA
23:00 En Tol Sarmiento (ETS). Aukera berriak diskoa aurkezten.
SAGUGANBARA
10:30 Ikasle Goiza. Hitzik gabe gelditu ziren ipuinak. Tailerra. Bi saio. Aurretik izena eman dutenentzat.
14:00 Klarisa eta K taldea. Arimen parkearen misterioa. Arrate Egaña idazlea eta Marimar Agirre ilustratzailea. 8-12 urteko gaztetxoak (Erein argitaletxea).
17:00 Xapoketan karta-jokoa. Ezagutu Euskal Herriko animaliak! (Argia)
18:00 Xaxardi. Haurrentzako ipuinaren aurkezpena, proiekzio bidez. 3-9 urteko umeak eta familiak. Joana Ziganda eta Iker Uribe.
19:00 Kokojoko. Bideo-jokoa. Eider Eibarren zuzeneko marrazkiak eta aurkezpena.
SZENATOKIA
10:00 Ikasle Goiza. Oraindik izen gabe. Hiru saio ikasleentzat, Karrika antzerki taldearen eskutik.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.