San Joan gaua, eguzkiari suaz laguntzen
Ekainaren 21eko udako solstizioaren ondoren, egunak gero eta laburragoak hasi dira izaten, eta iluntasuna, urteko gaurik laburrena atzean utzita, egunari gailentzen hasi zaio apurka-apurka baina tai gabe, argitasunari pikorka tokia hartuz.
Hain zuzen ere, hori da San Joan gaueko ospakizunen jatorria: sugarren bidez, udako solstizioaren unetik aurrera indarra galtzen ari zen eguzkiari lagundu nahi zioten gure arbaso urrunek, hainbat historialariren arabera, kristautasunak jaia bereganatu aurretik, eta horretarako pizten zituzten suak.
Baina zergatik ospatzen dugu, orduan, gaur egun solstizioaren jaia ekainaren 24an? Solstizioak uda astronomikoaren hasiera zehazten du, eta une hori ezberdina izaten da urte batetik bestera. Izan ere, Lurrak 365,2425 egun behar izaten ditu Eguzkia inguratzeko, ez 365 zehatz-mehatz, eta, hain zuzen ere, hori zuzentzeko izaten da lau urtean behin bisurte bat.
Kristautasunaren iritsierak aldatu zuen, beste gauza asko bezala, ospakizunaren eguna, fikzioak, errealitateak ez bezala, ez baitu zertan naturaren legea errespetatu.
Jatorri paganoko jaia San Joan Bataiatzailearen jaiotzaren ospakizunera aldatu zuen Elizak, eta, solstizioa gorabehera, ekainaren 24an jaio zen santua, Bibliaren arabera. Gainera, idatzi sakratuetan agertzen denez, Zakarias Joanen aitak su handi bat pizteko agindu zuen Joan semea jaio zela iragartzeko, eta, hortik ere, lotura du gau honek suarekin.

San Joan sua, Altsasun. Argazkia: Fernando Sayas.
Emilio Xabier Dueñas Perez folklorista, etnografo eta Eusko Ikaskuntzako kideak azaldu duenez, "jatorria ezezaguna da. Dakigunaren arabera, esan dezakegu urteko gaurik laburrenean sua egiteko ohitura eraldatzen —baten batek garatzen esango luke— joan dela. Suak ekainaren 24an egin izan dira, baina kontuan hartu behar dugu antzinako gizon-emakumeek ez zutela horren argi zein egunetan bizi ziren".
Nolanahi den, gaur egun gure herrietan egiten diren ospakizunek ez dute mami erlijiosorik, eta udaren hasiera ospatzen da, oro har, su askoren inguruan: bizi erritmo berriak, ikasturtearen amaiera, eguraldi ona, oporrak ate-joka…
San Joan suetan, jendeak ez du dagoeneko suaren inguruan jauzi egiten gaixotasunetatik babesteko, Dueñas Perezen hitzetan, eta jada ez dira errautsak erabiltzen "baratzea bedeinkatzeko, uzta mehatxuetatik babesteko".
Dueñas Perezen esanetan, errituak aldatzen joan dira urteak joan urteak etorri: "Badago dagoeneko desagertu egin den erritu bat, guk Bizkai aldean jaso duguna. Gari sorta batzuei su ematen zieten, eta baratzetik ibiltzen zituzten, arao hau eginez: San Joan bagilean / denbora ederrean / zapoak eta sugeak erre / artoak eta gariak gorde”.
Suak, orain ez bezala, indibidualak ziren antzina, etxe bakoitzak berea egiten zuen, eta ez zituen, egun bezala, herritarrak garren inguruan biltzen. "San Joan Agurainen ospatzen da; Igantzin, urak garrantzi handia hartzen duen ospakizun batekin; Pasai Donibanen, noski; Hernanin; Leioan, non kipulen eta baratzeko beste produktu batzuen sortak jartzen dituzten baserrietako ateburuetan…", zerrendatu du Dueñas Perezek.
"Tolosan ere, bordon dantza eta San Joan Zortzikoa egiten dituzte, eta Guardian ere jaiak izaten dira. 23 eta 24an prozesioak egiten dituzte, dantza taldeari katximorro izeneko pertsonaiak laguntzen diola. Hamaika tradizio daude San Joan egunari lotuta, eta horietako gehienak Juan Garmendia Larrañagak bildu zituen sanjoanei buruzko bere lanetan", azaldu du.
San Joan sua (bideoa, uztarria.eus)
Batera edo bestera, milaka su piztuko dira San Joan gauean Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan, eguzkiari laguntzeko iluntasunak aldez edo moldez irabaziko duen borrokan. Gau batez, pentsa dezakegu iluntasuna inoiz ez dela erabatekoa, txinparta batek, su pindarrik txikienak ere, pizturik dirauen bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Igandean hasiko dira aurtengo maskaradak, Irurin eta Ozazen
Urtarrilaren 18tik apirilaren 26ra, 15 saio egingo dituzte Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek.
Indarkeria matxista "normalizatuta" dago ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen euskal sektoreetan
(H)emen Elkarteak eta EAB Euskal Aktoreen Batasunak bultzatutako ikerketa batek agerian uzten du ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreetan "indarkeria matxista ez dela kasu isolatuen emaitza, baizik eta sektorearen egiturarekin lotutako errealitate sistemikoa".