Artea

Leo Burge exposición en Sala Rekalde, dentro del programa Barriek.
2025/10/14 - 14:41

Rekalde aretoak 'Blue Lines' Leo Burgeren erakusketarekin hasiko du Barriek zikloa

Bilboko Rekalde aretoak 'Barriek' erakusketa-zikloaren edizio berri bat hartuko du, urritik 2026ko azarora arte. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten lanak erakusten ditu ziklo horrek. 

Lehenengo erakusketa 'Blue Lines' izango da, Leo Burge artistarena.  Abenduaren 14ra arte egongo da zabalik, eta, ondoren, María Muriedasen lanak izango dira ikusgai abenduaren 16tik 2026ko otsailaren 8ra, eta Ra Asensirenak, otsailaren 10etik apirilaren 12ra. Geroago, Mar de Dios artistaren erakusketa apirilaren 14tik ekainaren 21era egongo da ikusgai, Amaia Molineterena ekainaren 23tik abuztuaren 30era eta, azkenik, Maider Aldasororena, irailaren 1etik azaroaren 2ra.

Sergio Pregoren artelana desmuntatzen hasi dira Arte Ederren Bilboko Museoan.
2025/10/13 - 14:58

"Hamairu Centaurusera" Sergio Pregoren instalazioa desmuntatzen hasi dira Arte Ederren Bilboko Museoan

Bilboko Arte Ederren Museoan azken hiru urteotan izan den Sergio Pregoren artelana, zuri-beltzezko hamalau puzgarriz osatutako instalazioa, kentzen hasi dira gaur. Museoan egiten ari diren handitze-lanek eragindako hutsunea aprobetxatuz jarri zuten instalazioa, eta, orain, erretiratzeko ordua heldu zaio. Sergio Pregok berak ekin dio lanari. Sortzaile hondarribiarraren instalazio honen memoria eta hari buruzko hausnarketa jasotzen dituen liburua ere argitaratu du Museoak.

1 2 3 ... 4 »
Publizitatea
X