Artea
2025/04/17 - 15:55
Gerrak haur gazatarrengan izan duen ondorioei buruzko argazki batek irabazi du World Press Photo globala
Irabazlearen irudia Gazako 9 urteko haur batena da. Israelek 2024ko martxoan egindako eraso batean bi besoak galdu zituen eta Dohara eraman zuten tratamendua jasotzeko.
2025/04/16 - 18:38
Erreferentziazko museoa izateko prestatzen ari da Baionako Bonnat
2011an itxi zuten eraberritzeko eta azaroan zabalduko ditu berriz ateak, 35 milioi euroko inbertsioaren ondoren. 7.000 obra izango ditu ikusgai, horietako asko goi mailakoak.
2025/04/16 - 16:32
2026ko ekainaren 24an amaituko dituzte Arte Ederren Bilboko Museoko lanak
Museoa zabaltzeko eta berritzeko lanak 2022an abiatu ziren, eta datorren urteko uda hastearekin batera bukatuko bide dira, San Joan egunean inauguratzeko.
2025/04/16 - 14:25
2026ko ekainaren 24an irekiko dute Arte Ederren Bilboko Museo berritu eta handitua
Agravitas proiektua gauzatuta, museoak 5.000 metro koadro gehiago izango ditu, eta orain arteko 2.250 metro koadroak berriztatuta agertuko dira.
2025/04/10 - 15:42
''Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen'' erakusketa, Guggenheimen ikusgai
"Busti eta zikindu" teknika asmatu zuen artista etengabeko esperimentazioan aritu zen sei hamarkada luzez, eta eskulturak, zeramika, tapizak eta obra grafikoaK ere sortu zituen. Bilboko museoaren erakusketa berria irailaren 28ra arte egongo da ikusgai.
2025/04/03 - 14:07
Miren Arzalluz: ''Etorri beharrekoak etorriko dira''
Guggenheimen zuzendaritza hartu eta hiru egunera, Miren Arzalluzek lehen agerraldia egin du gaur, "Vito Acconci / Sergio Prego: YOU" erakusketaren aurkezpenean.
2025/04/03 - 09:44
''10 urtez artea edukiontzietan'' erakusketa aurkeztu du Itsasmuseumek
Ekainaren amaiera arte egongo da ikusgai azken hamar urteetan Itsasmuseumeko zabalgunean izan diren kontainer artistikoen maketak biltzen dituen erakusketa.
2025/04/01 - 16:43
Arte Ederren Bilboko Museora bueltan da ''Grekotik Zuloagara'' erakusketa.
XVI. mendetik XX.era margotutako 30 koadro eta bi eskultura dira, museoaren bildumakoak. Izen handiak daude tartean: Grekoa, Ribera, Zurbaran, Goya eta Zuloaga.
2025/04/01 - 10:09
Abel Azconak amaren eskuari helduko dio 37 urte geroago
Nafar artistak "El encuentro final" (azken topaldia) performancea egingo du asteartean, apirilak 1, Madrilen; Isabel Gomez Aranda amarekin batuko da Azcona, akzio artistiko batean, hark jaioberria zela abandonatu eta gero.
2025/03/26 - 11:52
Cristina Iglesias, Familia Santuko fatxada nagusia diseinatzeko hautagai
Donostiar artistak Bartzelonako tenpluko Aintzaren Fatxadarako proposamen bat aurkeztuko du, Miquel Barcelok eta Javier Marinek bezala.
2025/03/25 - 15:36
David de las Herasek egin du Itzulia ziklismo lasterketaren kartela
De las Herasek Euskadi Literatura saria jaso zuen iaz, Literatura Lanen Ilustrazioa kategorian, eta, aurreko zazpi edizioetan bezala, aurtengo Itzulia Basque Country eta Itzulia Women lasterketen kartela diseinatzea egokitu zaio.
2025/03/17 - 15:42
Neskatotzat jo dute Pompaeloko estatua togadunaren protagonista
Carmen Marks-Jacob alemanak gidatu du 1895ean Kuris kalean aurkituriko brontzezko eskulturaren ikerketa. K.o. II. mendearen lehen erdialdeko pieza Nafarroako Museoan dago ikusgai.
2025/03/06 - 15:27
Rafik Anadolek Frank Gehryren arkitektura berrinterpretatu du Guggenheimen
Artista turkiar-estatubatuarraren "Arkitektura bizia: Gehry" lanak "In Situ" ziklo berria abiatu du. 208. gelako 16 m-ko hormen gainean, irudiak proiektatzen ditu artista multimediak.
2025/03/05 - 16:33
ARCO azokako artelan harrigarrienak
Guztira 214 galeriak parte hartuko dute Madrilgo topaketan. Lehen hiru egunak sektoreko profesionalei eskainiko zaizkie, eta ostiraletik aurrera publiko orokorrari ere irekiko dizkio ateak.
2025/03/05 - 15:31
Euskal Herriko bi galeriak hartuko dute parte ARCOmadriden
Guztira, 214 galeria izango dira Madrilgo topagunean. Lehenengo hiru egunetan sektoreko profesionalei bideratuta egongo dira jarduerak, eta ostiraletik aurrera publiko orokorra ere sartu ahalko da.
2025/02/28 - 15:39
Juan Carlos Eguillorri buruzko erakusketa irekiko du Bilboko Rekalde Aretoak
"Laberinto" izena du eta ia mila lan bilduko ditu irailaren 28ra arte. Marrazki, komiki, kartel, bideo eta bestelako lanen bidez, Eguillorren ibilbide osoa errepasatzen du erakusketak.
2025/02/27 - 15:46
''Budapesteko paper gaineko maisulanak'': azken zazpi mendeetako artisten marrazki eta grabatuak, Guggenheimen
Leonardo da Vinci, Rafael, Picasso, Dóra Maurer, Rembrandt eta beste hainbat eta hainbat artista handiren maisulanak bildu ditu Guggenheim Museoak erakusketa batean, Hungariako bi museo handietatik ekarrita.
2025/02/24 - 15:39
120 obra gehitu ditu Artiumek bere bildumara, bi urtean
Azkenaldian eskuratu dituen obren lagin bat museoan ikusgai jarriko dute apirilaren 27ra arte. 34 pieza erakusketetan izandako artistei erosi dizkie Artium Fundazioak, 31 obra dohaintza eman dizkiote eta 55 obra Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Bilduma Partekatua programakoak dira.
2025/02/24 - 13:35
Arte Ederren Bilboko Museoak Funts Berriak erakutsiko ditu
Eduardo Zamacoisen, Guiard familiaren, Felipe Manterolaren, Patricio Echeverria artxiboko, Saul Steinbergen eta Maria Franciska Dapenaren oinordekoen eskutik jasotako materiala ikusgai jarri du Bilboko museoak.
2025/02/20 - 13:54
Tarsila do Amaral margolari brasildar modernistaren erakusketa ikusgai, Bilboko Guggenheim Museoan
Erakusketak Brasilgo modernismoaren ondarea aztertzen du, artistaren lan enblematikoenetan barrena egindako ibilbide baten bidez. Tarsilak Europako abangoardien eta Brasilgo kultur tradizioaren arteko bidea azpimarratu nahi izan du.