Agur, Gatibu!
Agur esango dela esatea agur esatea baino errazagoa da. Gatibuk 2024ko irailean iragarri zuen 2025eko abenduan bukatuko zela agertoki gainean mende laurdenez egindako bidea, eta une hori iritsi egin da.
Joan den larunbatean hasi zen adioaren trantzea, BEC!en emango dituzte hiru kontzertuetako lehenengoan, eta Durangoko Azokako salmahaiaren atzean ere egon ziren taldekideak, zaleei banan-banan agur esateko.
Asteburu honetan, ostiral-larunbatetan, bere ibilbideko azken bi kontzertuak eskainiko ditu Alex Sarduik, Haimar Arejitak eta Gaizka Salazarrek gidatu duten taldeak, eta bukatutzat emango dute 25 urtean hainbat eta hainbat pertsonaren soinu banda izan diren kantuak betiko utziko dituen ibilbidea.
Estudioko bederatzi disko grabatu ditu Gatibuk, eta hara-hona zabaldu ditu “Musturrak sartunde”, “Urepel”, “Bang Bang Txiki Txiki Bang Bang”, “Euritan dantzan”, “Aske maitte” eta “Inpernuen ate joka” kantuak eta beste asko.
Sarrera gutxi batzuk gelditzen dira oraindik azken kontzertuetarako, eta, nahiago duenak epeletan ikusi, EITBk ETB1en eta Primeran plataforman eskainiko du larunbateko kontzertua zuzenean, 21:15etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko