Zhang Yimouren film berriak irekiko du Giza Eskubideen Zinemaldia
Coming Home (2014) Zhang Yimou zinemagile txinatar beteranoak Canneseko azken jaialdian aurkeztutako film berriak inauguratuko du Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia, apirilaren 17an, Victoria Eugenia Antzokian.
Coming Home filmean Mao Zedongen Iraultza Kulturala amaitu ondoen preso politiko baten etxerako itzulera kontatzen da. Bertara iristean konturatu da emazteak –Gong Li aktoreak interpretatua, Yimouren zinemaren musa, bere lehen filmen eta Chen Kaige, Wayne Wang edo Wong Kar-wai bezalako errealizadoreen lanen protagonista– ez duela ezagutzen.
Horrela, Coming Home-n bitartez aurtengo jaialdiak, besteak beste, memoria kolektiboaren eta errepresioaren gaia tratatuko du. Bertan beste gai hauek ere jorratuko dira: genozidio armeniarra, The Cut filmaren bitartez; neokolonialismoa, We Come As Friends lanaren bitartez; emakumearen ahalduntzea eta sexuaren merkataritza, Dreamcatcher lanaren bitartez; edo etxerik gabeko immigrazioa, L'abri filmaren eskutik.
19:00etako proiekzioen ondorengo solasaldietan, besteak beste, José Antonio Gurriarán –kazetaria eta Armenios, el genocidio olvidado liburuaren idazlea– edo Mbuyi Kabunda –Afrikako gaietan aditua eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuaren kidea– adituek hartuko dute parte, besteak beste.
Gainera, bi euskal film ere egongo direla iragarri dute gaurko ekitaldian: “Coria y el mar” Diana Navak saharar emakumeen inguruan egindako lana eta “Negar Franko egin zuen aitak” Bertha Gaztelumendik Gerra Zibilaren osteko elkarbizitzari buruz eginikoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.