Kaleko zinema-aretoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinema kalean ikusi nahi? Hauek dira zure aukerak

Udan zinema-aretoan sartu nahi ez baduzu, kalean hainbat pelikula ikusi ahalko dituzu. Doan, gainera.
Korterraza jaialdiaren iazko edizioa. Argazkia: korterraza.com

Bilbo

- Abuztuak 4: "8 apelldidos vascos", 21:30ean, Kasilda parkean

- Abuztuak 6: "El laberinto del fauno", 21:30ean San Pedro Plazan (Deustu)

- Abuztuak 11: "Tiburon", 21:30ean Errekalden.

- Abuztuak 13: "E.T., el extraterrestre", 21:30ean funikularraren plazan

- Abuztuak 21: "Bypass", 21:30ean Karmelo Plazan (Santutxu)

 

Donostia

- Abuztuak 13: "Urte Berri On, Amona", 23:30ean Ondarretan

- Abuztuak 14: "El Planeta de los Simios", 23:30ean Ondarretan

- Abuztuak 15: "Guardianes de la Galaxia", 23:30ean Ondarretan

 

Gasteiz

- Abuztuak 21: "La gran familia española", San Martin parkean, 22:00etan

- Abuztuak 28: "Tometes verdes fritos", San Cristobalen (Nieves Cano – Alberto Shommer), 22:00etan

- Korterraza Gasteiz (Kontsultatu egitaraua). Kalean eskainitako film laburren jaialdiaren seigarren edizioa uztailaren 29tik abuztuaren 1era izango da, Artiumen barne plazan.

 

Arabako beste herri batzuk

Korterraza Araba (Kontsultatu egitaraua). Gasteizen ez ezik, film laburren jaialdia lurraldeko beste hainbat herritara ere zabalduko da. Hau da egutegia:

- Abuztuak 20 eta 21: Kuartango.

- Abuztuak 22 eta 23: Lantaron.

- Abuztuak 28 eta 29: Araia.

- Irailak 4 eta 5: Burgu.

 

Iruñea

- Zinema gauean (Kontsultatu egitaraua). 1997tik urtero legez, hainbat parketan filmak eskainiko dituzte uztailean eta abuztuan, doan. Kontsultatu egitaraua. Astelehenetan (3 eta 18) Iturraman izango da; asteartean Yamaguchin (4 y 18) eta Milagrosan (11 y 25 de agosto); ostegunetan Txantrean (6 eta 20) eta Arrotxapean (13 eta 27); asteazkenetan Mendillorin eta ostiraletan Alde Zaharrean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Paul Urkijo: “Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenena erakutsi nahi nituen”
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: "Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenean erakutsi nahi nituen"

Gaua filmean berritzen eta omentzen diren izaki eta kondaira mitologikoez mintzo zaigu Paul Urkijo, EITBrentzat primizian: Gaueko, Inguma, Mateo Txistu, Akerbeltz... Aita Barandiaranek jasotako objektu eta kondairak, sorginkeria uxatzeko erritualak, sorginkeriarekin lotutako esaldi eta elezaharrak... Urkijok euskal tradizioa arakatu du bere hirugarren film luzean. Haien errepasoa egin eta, konjurua oker esan zuen gizona hegaz nola jarri zuen ulertzeko trukoa argitu digu, esate baterako.

Paul Urkijo Yune Nogueiras eta Erika Olaizolarekin "Gaua" filmatzen
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: “Txikitan jaso nituen gaueko istorio guztien multzo bat da ‘Gaua’”

Gaua pelikula epikoaren zuzendariak azaldu duenez, “Inkisizioak sortu zituen gezurrak hartu, geureganatu, elikatu eta haien kontra jaurtitzeko” egin dute filma. “Bide argitsutik joateko esaten digute, baina batzuetan bide horretatik aldendu behar zara, beldurrak eta iluntasuna zeharkatu, zoriontasunera eta askatasunera iristeko, nahi dugun modukoak izateko”. Arabar zuzendariak eta Iñake Irastorza, Ane Gabarain eta Elena Irureta aktoreek EITBren parte-hartzea duen ekoizpenaren zertzelada batzuk aletu dizkigute bideo esklusibo honetan. Filmatze “gogor eta luzearen” sekretu batzuk eman dizkigu Yune Nogueiras protagonistak ere: “Paulekin lan egiteko ametsa bete dut”.  

Patricia López Arnaiz "Singular"
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Singular" Alberto Gastesiren filma azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara

Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey dira Alberto Gastesi donostiar zinemagilearen (Gelditasuna ekaitzean, Argi gorriak) bigarren film luzearen protagonistak  "Adimen artifizialaren mugak eta giza dolua aztertzen dituen zientzia-fikziozko thriller honek  EITBren parte-hartzea du, eta azaroaren 28an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, fantasiazko zinemaren Sitgeseko jaialdian estreinatu ondoren. Diana (Lopez Arnaiz) Adimen Artifizialean aditua da, eta udako etxe zaharrera joango da Martin senar ohiarekin elkartzeko, hamabi urtez elkar ikusi gabe egon eta gero. Hasierako giro ona hankaz gora jarriko du, baina, gertakari batek: Andrea batuko zaio bikoteari, bikotearen semea zenarekin antz misteriotsua duen mutikoa.  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X