Hasi da Baztanen 'Zaindari ikusezina' pelikularen filmaketa
Astelehen honetan ekin diete Baztanen (Nafarroa) Zaindari ikusezina pelikulako filmatze-lanei. Zinta thriller bat da, Dolores Redondok idatzitako Baztango Trilogiako lehen eleberrian oinarrituta dagoena.
Pelikulako zuzendaria Fernando González Molina da, eta aktoreen artean daude, besteak beste, Marta Etura, Elvira Mínguez, Carlos Librado 'Nene', Francesc Orella, Itziar Aizpuru, Patricia López, Mikel Losada, Miquel Fernández, Quique Gago, Pedro Casablanc, Paco Tous, Ramón Barea, Manolo Solo, eta Susi Sánchez.
Eleberria 30 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago, eta bertako protagonista nagusia irakur daiteke Amaia Salazar da (Marta Etura), Nafarroako Foruzaingoaren homizidioetako inspektoreburua.
Pelikularen filmaketak bederatzi aste iraungo du, eta Nafarroa eta Madril bitartean grabatuko da. Gaur Baztango haranean hasi da, eta hiru aste barru Elizondora pasatuko da, eleberria garatzen den leku berera.
Zure interesekoa izan daiteke
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da