Zinemako sarreren BEZa % 10ekoa izango da Hegoaldean, ostegunetik aurrera
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetako sarreren BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da ostegunean, uztailak 5, Espainiako Aldizkari Ofizialean Estatuko Aurrekontu Orokorrak publikatzen dituztenean, joan den ostegunean onartutako kontuek beherapen hori jasotzen baitute.
FECE Espainiako Zinema aretoen Federazioak azaldu duenez, orain zinema areto bakoitzak erabaki beharko du bere kasa zer eragin izango duen jaitsiera horrek sarreren salneurrian.
Horren ildotik, FACUA-Consumidores en Acción elkarteak adierazi du sarrerak 0,66 euro merkatu beharko liratekeela batez beste jaitsieraren ondorioz. Hortaz, 7,31 eurotik 6,65 eurora pasatu beharko litzateke sarreren prezioa, batez beste.
Espainiako Estatuko zinema industriak 2012ko irailean pairatu zuen BEZaren igoera, liburuek (% 4koa dute) eta museoetako sarrerek (ez zaie zerga hori aplikatzen) izan ezik, gainerako kultur esparruek pairatu zuten bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da