"La trinchera infinita" Oscar sarietako lehiatik kanpo gelditu da
La trinchera infinita Oscar saria jasotzeko lehiatik at geratu da, goizaldean Hollywoodeko Akademiak agiri baten bidez jakitera eman duenez. Akademiak ez du sartu Atzerriko Film Onenaren Oscar saria eskuratzeko 15eko behin-behineko zerrendan.
La tinchera infinita Moriarti taldearen pelikulak (Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga) Gerra Zibilaren ondoren errepresioa jasan eta hiltzeko beldurrez etxean ezkutatzen ziren "satorren" historia du kontagai. Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea. EiTBren parte-hartzea du filmak.
Hollywoodeko Akademiak 93 hautagaietatik 15 aukeratu ditu eta horietatik irtengo dira Atzerriko Film Onenaren saria eskuratzeko behin betiko hautagaiak.
Martxoaren 15ean jakinaraziko dira behin betiko izendapenak eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 25ean egingo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da