'Cinco lobitos' zortzi sarirekin itzuli da Malagatik, tartean film onenaren saria
Alauda Ruiz de Azua euskaldunak zuzendutako Cinco lobitos film luzeak arrakasta izan du Malagako Zine Jaialdian, eta Espainiako film onenaren Urrezko Biznaga eskuratu du. Gainera, emakumezko aktore onenaren 'ex aequo' saria ere jaso dute Laia Costak eta Susi Sanchezek, eta gidoi onenaren saria ere eskuratu du Ruiz de Azuak berak.
Filmak, gainera, beste bost sari ere lortu ditu: 'Flixolé' Publikoaren Zilarrezko Biznaga saria (aretora bertaratutako ikusleen eta Film Luzeen Sail Ofizialeko Epaimahai Popularraren artean % 50ean erabakitzen dena); sail Ofizialeko Film Luze Onenarentzako Malagako Unibertsitateko Epaimahai Gaztearen Saria; Sail Ofizialeko Opera Prima ASECAN saria (Andaluziako Idazleen Elkarteko kideek aukeratua); Sail Ofizialeko Film Luze Onenarentzako Feroz Puerta Oscura saria 2022, Zinematografia Informatzaileen Elkarteko kideek, eta Signis saria, Hedabideetarako Munduko Erakunde Katolikoko kideek aukeratua.
Madril eta Bizkaia artean 2021eko uztailean filmatu zen Cinco lobitos, EITBren partaidetzarekin. Laia Costa (Victoria, No me quites) da protagonista, ama izan berri den eta nola izan oso ondo ez dakien Amaiaren paperean. Susi Sanchez Goya sariaren irabazlea (La enfermedad de domingo, La piel que habito, Dolor y gloria, El inocente) Begoña da, Amaiaren ama, eta Ramon Barea (La Boda de Rosa, Todos lo saben, Fe de etarras) Koldo da, bere aita. Mikel Bustamante (La Casa de Papel y Maixabel) Javi da, Amaiaren bikotekidea.
Lan kontuengatik aste batzuk kanpoan eman behar ditu Javik eta Amaiak gurasoen etxera joatea erabakitzen du, euskal kostaldeko herri batera, eta egun batzuetan haurra zaintzeko ardura partekatzen du haiekin. "Amaiak ez dakiena da, nahiz eta orain ama izan den, ez diola alaba izateari utzi", adierazi zuen zuzendariak filmaketaren hasieran.
Berlinalean estreinatu zen filma, pasa den otsailean.
Zure interesekoa izan daiteke
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.