Zinema
Mitoak euskal zineman ere errotuta, ZETAKen esku
Sorpresa handia izan da Euskal Zinemaren Gala Handiaren hasiera. Joaldunek, Pello Reparazek eta Yune Nogeirasek Mitoaroa ikuskizunaren zatitxo bat ekarri dute Victoria Eugenia antzokira.
Euskal Zinemaren Gala Handia
Ikus ezazu Donostiako Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala Handia. Victoria Eugeniako gaualdian, Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek Zinemira ohorezko saria jasoko dute, eta Sara Fantovak, EITB Egile Berriak saria.
Koldo Almandoz: “Gorroto ditut pertsonaia jator eta hunkigarriak, eta pertsonak ere bai”
Donostiar zuzendaria Zeru ahoak seriea estreinatzen ari da Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean, genero beltzari dagokion tentsio narratibo tenkatuaz haraindi geruza mamitsu ugari eskaintzen dituen lana.
"Duela 20 urte sortu zen lantalde bati emango zaio Zinemira saria"
Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariek Zinemira ohorezko saria jasoko dute astearte honetan, Euskal Zinemaren Galan. Duela 20 urte eta Zinemaldian estreinatu zen, hain justu, elkarrekin egindako lehen filma: "Aupa Etxebeste!". Euren ibilbidearen hastapenak gogoratu ditugu, eta film horrek euskal zinemagintzari egindako ekarpena.
"Gizartetik kanpoko komunitate horiek nigan eragindako kuriositatea zabaltzea gustatuko litzaidake"
1980ko hamarkadan Ultzamako bailaran (Nafarroa) finkatutako Arco Iris komunitatea du hizpide Irati Gorostidi zinemagileak bere lehen filme luzean. Aro berria 2025eko Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean izango da.
Eresoinka Abesbatzak "Karmele" pelikularen alfonbra gorria girotu du
EITBren partaidetza duen Karmelek giro paregabea izan du Victoria Eugenia antzokiko alfonbra gorrian. Sail Ofizialean aurkeztu da lana, lehiaz kanpo, eta Asier Altuna eta lantalde zabala bertan izan dira.
Mikel Zumetaren arabera, Sail Ofizialaren kalitate orokorra maila altura iritsi da
ORAINeko kritikariaren arabera, "Los domingos" (Alauda Ruiz de Azua) pelikulak sariak irabazteko aukera sendoak ditu. Oso pozgarria beraz, euskal zinemaren maila Zinemaldiko lehian. Agnieszka Holland zuzendariaren "Franz" filmak ez du asetu, Kafkarengandik urrun geratu delako; ezta, guztiz, Yutaro Seki eta Kentaro Hirase japoniarren "SAI" ere.
Zinemako profesionalek bat egin dute Gazako genozidioaren aurkako manifestazioarekin, Donostian
350etik gora aktorek (Itziar Atienza, kasu), zuzendarik, ekoizlek eta zinemagintzako hainbat langilek dei egin dute Israel Gazan egiten ari den genozidioaren kontrako manifestaziora joateko. Donostian egingo da, asteazkenean, eta 18:30ean abiatuko da, Victoria Eugenia antzokian, The Voice of Hind Rajab filmaren proiekzioa baliatuta. Israelek Gazan eraildako 6 urteko neskaren istorioa kontatzen du pelikulak.
Asier Altuna: "'Karmele'rekin barruko istorio bat kontatu behar nuen"
EITBren partaidetzarekin, Asier Altuna zuzendariak Karmele Urrestiren bizitza ekarri du Zinemaldiko Sail Ofizialera, Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta. Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu antzezle lanean. Horiekin guztiekin hitz egin dugu.
"'Los domingos'ek tolerantziaren hauskortasunaz hitz egiten du"
Alauda Ruiz de Azua eta Patricia López Arnaiz "Los domingos" filmaren zuzendari eta aktorearekin hitz egin dugu, gaur Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu dutela eta. Ainara 17 urteko neskatoak klausurako mojen ordena batean sartzeko dituen dudei buruzkoa da filma.
Euskal zinemak gala handia ospatuko du, inoiz baino euskal ekoizpen gehiago jaso dituen Zinemaldian
Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Asier Altunak eta Telmo Esnalek Zinemira saria jasoko dute, eta Sara Fantovak EITBren Egile Berriak saria.
EITBk "Euskal Herria Hegan" dokumental saioa aurkeztu du Zinemaldian
EITBren Gala Donostiako Belodromoan egin da lehen aldiz, eta "Euskal Herrian Hegan" dokumental saioa aurrestreinatu da. "Gipuzkoa Hegan" lehen atalean, Gipuzkoako kostaldeko paisaiarik ikusgarrienak izan dira ikusgai pantaila luze-zabalean, Fernando Velazquezek konposatutako doinuek lagunduta.
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
"Maite dut nire herrialdea, baina ez dut ezagutzen"
Angelina Jolie aktoreak Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioan parte hartu du, eta bertan Couture filma aurkeztu du.
"Karmele": Pantailan munduak sortzen
Zaloa Ziluaga zuzendari artistikoa eta Imanol Etxeberria setaren arduraduna Karmele filmean (Asier Altuna, 2025) 1936ko gerra eta gerraondoa irudikatzeko lanaren arduradunak izan dira. Filmean urrestitarren etxea denaren atarian, beraiekin hitz egin dugu, Euskal Herrian kostaldeko herri bat, Pariseko kaleak eta Venezuela irudikatzeko erronkaz eta beraien lanaz.
"Maspalomas", Angelina Jolieren "Couture" eta Olmo Omerzuren sorpresa, Mikel Zumetaren begiradapean
Zinemaldiko hirugarren egunean Sail Ofialeko lehian sartu diren hiru pelikulez gain, Karmele (Asier Altuna) ere aipatu du ORAIN atariko kritikariak.
Euriak ezin izan du Angelina Jolieren argia itzali
Aktore eta ekoizle estatubatuarrak euripean egin du Maria Cristina Hoteletik Kursaalera arteko bidea, baina tartetxoa hartu du jarraitzaileak agurtzeko. Alice Winocourren "Couture" pelikula aurkeztera etorri da Zinemaldira. Sail Ofizialean lehiatuko da.
Angelina Jolie Biarrizko aireportura heldu da
Aktore estatubatuarra 2025eko Zinemaldiko izar nagusietakoa da. Alice Winocour zuzendariaren "Couture" pelikula Sail Ofizialean aurkeztera etorri da Donostiara.
Goenagak eta Arregik Maspalomasetik Zinemaldirako bidea egin dute
Moriarti Produkzioak ekoiztetxearen azken pelikula, "Maspalomas", Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzen ari da. Vicente du protagonista (Jose Ramon Soroiz), berriro armairuan sartu behar den 76 urteko gizon homosexuala.
Kursaaleko publikoa oso gustura irten da "Maspalomas" pelikulako emanalditik
Iritzi positiboak entzun dira "Maspalomas" Sail Ofizialeko filmaren proiekziotik irten direnen artean. Batzuen esanetan, "beharrezkoa" da Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendarien pelikula.