Zerga ituna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3 lurraldeek onartuko dute zerga ituna, baina bide ezberdinen bidez

EH Bilduk EAJ, PSE-EE eta PPk adostutako zerga itunarekin bat egin ezean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Orokorrek bide ezberdinak erabiliko dituzte araua onartzeko.
Patxi Lopez, Iñigo Urkullu eta Andoni Orduzar zerga ituna aurkezten. Argazkia: EFE
Patxi Lopez, Iñigo Urkullu eta Andoni Orduzar zerga ituna aurkezten. Argazkia: EFE

EAJ, PSE-EE eta PPk hitzartutako zerga ituna hiru lurraldeetako Batzar Orokorretan aurrera aterako da. EH Bilduk itunarekin bat egin ezean, akordioa onartzeko bide bide ezberdinak erabiliko dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Akordioarekin bat egin duten alderdietako ordezkariek Efe agentziari jakinarazi diotenez, Bizkaia eta Araban foru-gobernuek bultzatuko dute proposamena Batzar Orokorretan. Gipuzkoan, berriz, beste ibilbide bat jarraituko du proposamenak.

EH Bilduk akordioarekin bat egin ezean, proposamena bi bidetatik heldu daiteke Batzar Orokorretara. Koalizio abertzaleak fiskalitateari buruzko foru araua aurkeztu dezake, edo EAJ, PSE eta PPk foru arauaren proposamena aurkeztu dezakete.

Koalizioak foru araua izapidetuz gero, oposizioko hiru alderdiek testuari zuzenketak egin eta araua aurrera ateratzea lortuko lukete. Dena dela, EAJ, PSE eta PPk gogoratu dute zerga itunean parte hartzeko ateak irekita dituela EH  Bilduk, akordioaren edukia "desnaturalizatzen" ez duen bitartean. Koalizioak proposamenak egiteko tartea duela onartu dute alderdiek.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Orokorrek urtea amaitu baino lehen onartu behar dute araua. Beranduenez, urteko lehen astean onartu ahal izango dute, aldaketak 2014ko urtarrilaren 1ean indarrean sar daitezen. Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak azaldu duenez, Arabako Batzar Nagusietan izapidetzen hasiak ziren proposamena atzera botako dute eta EAJ eta PSErekin hitzartutako akordioarekin bat datorrena aurkeztuko dute hilabete honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X