Gipuzkoako Diputazioko balkoira itzuliko da Espainiako bandera
Gipuzkoako Diputazioak bere egoitzako balkoian Espainiako bandera jarri beharko du Auzitegi Gorenak gaur eman duen epaiaren arabera. Epai honek instituzioek entseina lehentasunezko lekuan jartzera behartzen dituen EAEAN-ren erabakia baieztatu du.
Arazoa Estatuko Abokatutzak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian betetze gertakari aurkeztu zuenean hasi zen. Garai horretan EAJ buru zuen Gipuzkoako Diputazioak 2005ean EAEAN-ek hartutako erabakia betetzen ez zuela eta Espainiako bandera "eraikineko leku ezkutu eta ia ikusezin batean" zegoela zioen.
EAEAN-eko Administrazioarekiko Auzietako Salak Estatuko Abokatutzari eman zion arrazoia 2012an "ohore gehien duen tokia eraikin historikoetako erdiguneko balkoia" dela adieraziz.
Gauzak honela kontua Auzitegi Gorenera iritsi zen eta honek bere egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian hartutako erabakia. Horren arabera Espainiako bandera "ohorezko tokian jartzeaz gain erraz ikusteko tokian" egon behar da.
Honetaz gain, 4.000 euro ere ordaindu beharko ditu Gipuzkoako Diputazioak prozesuaren kostuari aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Pradales atxilotutako gazteei buruz: "Nire alaba balitz, erantzukizunen bat hartuko nuke"
EHKSk Bilboko istiluetan parte hartu ez zuela dio: "Quiles ez etortzea lortu zenean, helburuak beteta zeuden"
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"