Frankismoaren hiru biktimaren gorpuzkinak senideen esku utzi dituzte
Villabonako hiru herritar errepublikarren familiek haien gorpuzkinak berreskuratu eta lurperatu egin dituzte Amasako hilerrian.
78 urte itxaron behar izan dute Joxe Agustin Garmendia, Joxe Antonio Garmendia eta Kruz Iribarrenen familiek euren senitartekoak lurperatzeko.
Ekitaldi xumea izan da eguerdian Amasako hilerrian egin dutena. Une hunkigarria, hiru billabonatarren senitartekoentzat. Justizia, oroimena eta egindakoaren aitortza izan dira hizpide nagusi.
1936. urtean fusilatu zituzten hilerriko paretaren kontra. Familiartekoak urteetan joan dira bertara, hondakinak han zeuden susmoa zuten-eta.
Susmoak egia bihurtu dira orain, Aritza Kultur elkarteak eta Aranzadik egindako lanari esker.
Ekitaldi instituzionala
Hilerrira joan aurretik, ekitaldi instituzionala egin da Villabonako udaletxean: Martin Garitano, Ahaldun Nagusiak eta Villabonako alkateak senitartekoen esku utzi dute gorpuzkinen kutxa.
Zure interesekoa izan daiteke