Enrique Maya: "Nik ezin nuen jakin kazetariek zer zekiten eta zer ez"
Nafarroako Kutxako dieten inguruan, Enrique Maya Iruñeko alkateak esan du berak ezin zuela jakin "kazetariek zer zekiten eta zer ez", "Ezinezkoa da nik hori jakitea. Nik zer nekien besterik ez dakit nik", gehitu du.
Horrela erantzun die alkateak Yolanda Barcina presidenteak egindako adierazpenei. Izan ere, Barcinak adierazi zuen kazetariek bazekitela "politikariek dietak kobratzen zituztela Nafarroako Kutxatik, baina ez zutela galdetzen". "Niretzat CANen gaia aspalditik itxita dago", esan du alkateak,eta "badakit nik alkate kargua hartu nuenean Nafarroako Kutxaren inguruan zer nekien", gehitu du.
"Betidanik esan dut estatutuen arautegi bat existitzen zela, eta bertan Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorra ezin hobeki dago jasota. Kazetariek zer zekiten eta zer ez, nik ezin dut jakin. Ezinezkoa da nik hori jakitea", adierazi du.
Jakitekotan ere, kazetariek ezer galdetu ez izana normala iruditzen zaion galdetuta, "inork ez zidan ezer galdetu", erantzun du Enrique Mayak. "Horrekin ez dut esan nahi kazetariek horren berri zutenik, ezta ez zutenik ere", azaldu du.
"Nik alkate kargua hartu, partaide naizen organoen inguruko beharrezkoa den informazioa eskatu, bertan egon eta beraien aurrean modu egokian jarduten dut, baina kazetari batek ere ez zidan ezer galdetu", azpimarratu du.
"Ezin dut jakin horrelako auzi baten inguruan kazetariek zer zekiten, Nik zer nekien besterik ez dakit nik", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
UCO unitateko agenteek ez dituzte galderak erantzun Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean, Auzitegi Gorenak hala aginduta
Santos Cerdan, Jose Luis Abalos eta Koldo Garcia auzipetzea eragin duen auziari sekretua kendu diotela azaldu du UCO unitateko agenteetako batek, Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaileak egindako galderaren harira.
Kongresura iritsi da burka eta niqab-a debekatzeko asmoa: PP eta Vox alde daude, baina Juntsek kontra bozkatuko du
Kataluniako alderdiak iragarri du lege proiektu propioa aurkeztuko duela espazio publikoetan belo integrala erabiltzea debekatzeko.
Eneko Andueza: "Ez ditut Estebanen adierazpenak ulertzen, Pradalesek eta Itxasok dena konpondu ostean"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, Denis Itxaso sailburuak Imanol Pradales lehendakaria kritikatzean "marra gorria gurutzatu" zuela esanez Aitor Estebanek egindako adierazpenek, ez dute ezer onik ekartzen.
"Kontrolez kanpo dagoen merkatuan" esku hartzea beharrezkotzat jo du Otxandianok
Euskal Herrian dagoen arazorik larriena eta herritarren kezka nagusia etxebizitza dela nabarmendu du EH Bilduk, eta kritikatu du Jaurlaritzak ez duela egoerak eskatzen duen etxebizitza politikarik ezarri.
Ubarretxenak azpimarratu du "aurrerapausoak" eman direla aireportuen gaineko negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatu du Euskadik parte hartu ahal izan beharko lukeela 13.000 milioi euroko inbertsioak bideratuko dituen dokumentuan, eta tasei eta estrategiari buruz erabakitzeko ahalmena ere bai.
Alba Garcia: "Harrigarria iruditzen zait EH Bilduk horren arin jotzea euskal eskuinarengana"
Gabriel Rufianek proposatutako ezkerreko aliantzari buruz galdetuta, Alba Garcia Sumarren koordinatzaile nagusiak adierazi du EH Bilduk argi utzi duela hauteskunde-aliantza bat egitekotan EAJrekin elkartuko litzatekeela.
Diez Antxustegi, EAJk PSE-EErekin duen harremanaz: "Politikan ez gaude elkarrekin errietan ibiltzeko; ni ez naiz horrelako borroketan sartuko"
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean esan du, oro har, egunerokoan PSE-EErekin harremana ona dela. "Egunen batean gustatzen ez zaigun zerbait entzun behar badugu, ba onartu egin beharko dugu, baina gu ez gaude hemen horretarako".
Aireportuetan 13.000 milioi euroko inbertsioa ekarriko duen Aenaren egitasmoan parte hartzen ahaleginduko da Jaurlaritza
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen lege proposamenaren alde bozkatuko du PPk
Abascalen alderdiak bultzatutako ekimena astearte honetan eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan.
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago agertu dira Amurrion
Esan sindikatuak gertatutakoa salatu du, eta ertzainei heriotza opatzea "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezua" dela adierazi du. Hala, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu die indar politiko guztiei.