Kontsultarako txartelak preso batzuek egingo dituztela salatu du PPCk
Kataluniako herri-galdeketarako boto-paperak diseinatzeko eta inprimatzeko “presoak erabiltzea” egotzi dio Kataluniako Alderdi Popularrak (PPC) Artur Masen Gobernuari. Kataluniako Gobernuak horren berririk ez duela erantzun dio Alderdi Popularrari.
Parlamentuko kontrol saioan, Dolores Lopez Aguilar PPCko ordezkariak Gemma Gordo Justizia arduradunari kontsultarako boto-paperen inguruan galdetu dio: Lleidako birgizarteratze zentroko presoek txartel horiek diseinatu eta inprimatu behar dituzten galdetu dio Justizia kontseilariari.
“Legez kanpo” egingo duten galdeketari begira presoak “erabiltzea” egotzi dio PPCko diputatuak Exekutiboari, eta preso horiei prozesu horretan “parte hartu nahi duten” aurretik galdetu ez izatea ere gogor kritikatu du Lopez Aguilarrek.
Erantzuteko txandan, Kataluniako Gobernuaren Justizia arduradunak esan du ez duela horren berririk, baina birgizarteratze zentroek hainbat enkargu onartzen dituztela azpimarratu, administrazio batena zein alderdi politiko batena izan.
“Zure alderdiak enkargu bat egin nahi badio, prezio onean egingo dizute”, esan dio Gordok PPCko ordezkariari.
Haserre, Gordok azpimarratu du Lopez Aguilarrek “oso hitz potoloak” esan dituela. “Gaia oso modu desegokian jorratu duzu”, esan dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gaitzetsi egin ditu politikarien aurkako "erasoak", Voxeko legebiltzarkidearen dendan pintaketak agertu ondotik
Amaia Martinezek asteazkenean salatu zuen haren familiak Arabako hiriburuan duen dendan "faxismoaren" aurkako pintadak agertu izana.
EH Bilduk irabaziko lituzke Gipuzkoan hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gobernuari eusteko aukera lukete
Foru Aldundiaren azken soziometroak agerian utzi ditu gipuzkoarren kezka nagusiak: etxebizitza, langabezia, osasuna eta segurtasuna. Euskararen egoera okerrera doan pertzepzioa zabaltzen ari da gipuzkoarren artean.
Gasteizko 2026ko aurrekontu proiektua aurrera ateratzeko EH Bilduren borondatea berretsi du EAJk
Gasteizko Udaleko alkateordeak adierazi duenez, EH Bilduren proposamenek Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuaren "espirituarekin bat etorri beharko lukete". "Nik ez daukat marra gorririk, ezta lehentasunezko bazkiderik ere. Niri axola zaidana da talde politikoek Gasteizen bizi garen pertsianen bizitza hobetzeko egiten dituzten proposamenak", gaineratu du Artolazabalek.
Chivitek Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kendu ditu eta Javier Remirez eta Inma Jurio aukeratu ditu horien ordez
Nafarroako Gobernuko presidenteak beste aldaketa bat ere iragarri du. Miriam Marton izango da aurrerantzean Babes Sozialerako eta Garapen Lankidetzarako zuzendari nagusia.
Elizak bere gain hartuko du sexu-abusuen biktimei eman beharreko kalte-ordainen gastua
Elizak eta Espainiako Gobernuak sexu-erasoak jasan dituztenei erreparazioa emateko akordioa erdietsi dute.
Chivitek Nafarroako Gobernua birmoldatuko du, Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kenduta
Ostegun honetan egingo du agerraldia hedabideen aurrean Nafarroako Gobernuko presidenteak, erabakiaren inguruko azalpenak emateko. Gobernuko iturriek azaldu dutenez, legegintzaldiaren azken txanpari “bultzada politikoa” ematea da helburua.
EH Bilduk bat egin du larunbaterako Sarek deitutako manifestazioarekin, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu
Koalizioaren hitzetan, "arrazoi politikoengatik espetxean, erbestean edo deportatuta" dauden euskal herritarren egoerak "konpondu gabe jarraitzen du", eta beharrezkoa da presoei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak" bertan behera uztea.
Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei ezarritako zigorrak
"Erakunde terroristako kide" izatea leporatuta 2022an Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak berretsi ditu, zazpi urte eta erdikoa Zuluetarentzat eta laukoa Enparantzarentzat, haien helegiteak baztertuta. Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegiren helegiteak partzialki onartu ditu Gorenak eta urtebete murriztu die, ardura gutxiago zutela onartuta.
Epaileak epaiketara bidali du Iñigo Errejon, Elisa Mouliaaren aurkako ustezko sexu-erasoengatik
Magistratuak urtarrilaren 15erako deitu du bozeramaile ohia. Fiskaltzak, berriz, ez du Errejon akusatuko, eta auzia artxibatzeko eskatu du, zantzu nahikorik ez dagoelako.
Donostiak ahalik eta gehien mugatu ditu hotel eta ostatu turistikoen lizentziak
Udalak lurzoruaren bizitegi-erabilera babestu du, etxebizitzarako sarbidea lehenesteko eta auzoetara hedatzea saihesteko.