Hautagai sozialista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedro Sanchez: 'Subiranotasun nazionala Espainiako herriak du soilik'

PSOEko buruzagia izateko hautagaiaren hitzetan, berak ez du "sekula legezko erreferendum adostu bat" defendatu, "Espainia federal bat" lortzeko Konstituzioaren erreforma baizik.
Pedro Sanchez PSOEko buruzagia izateko aukera asko dituen hautagaia Bilbon. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko buruzagia izateko aukera asko dituen hautagaia Bilbon. Argazkia: EFE

"Subiranotasun nazionala bakarrik Espainiako herriaren eskuetan" dagoela adierazi du Pedro Sanchez PSOEko buruzagia izateko aukera asko dituen hautagaiak.

Hautagai sozialista Radio Euskadi irratian elkarrizketatu dute. Sanchezen ahotan, "PSOEren historia, Espainiako aniztasuna onartu duen alderdi baten historia da". "Autogobernua sendotu behar da, baina Espainiako herrien batasuna aitortzen duen marko argi baten barruan", azaldu du. "Espainia federal baten aldeko apustua egiten dut", esan du.

Babesak lortzeko kanpainan, Bilbon, izan da gaur hautagaia. PSOEko buruzagia izateko hautagaiaren hitzetan, berak ez du "sekula legezko erreferendum adostu bat" defendatu, "Espainia federal bat" lortzeko Konstituzioaren erreforma baizik, "Espainiako herriaren aniztasuna" aintzat hartzeko.

Gainera, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia "Euskadin bakearen alde lan gehien egin duen ministroa" izan dela goraipatu du Sanchezek. Madrilgo diputatuaren arabera, alderdian "garai berri bat hasi da" eta "gazteen belaunaldi berri bat" azaldu da "lekukoa hartzeko prest".

Erreforma fiskala eta abortua

Bestalde, Mariano Rajoyren Gobernuak bultzatutako erreforma fiskala kritikatu du Sanchezek, "langilea jazarri eta iruzurgilea saritzen duelako".

Abortuaren legea erreformatzeko proiektua ostiral honetan onartu behar du Espainiako Gobernuak. Sanchezen hitzetan, "astakeria hutsa da eta emakumeen askatasunetan 30 urte atzera eramango gaitu".

Hautagaia izateko beharrezkoak diren 10.000 abalak gainditu dituela errepikatu du Madrilgo diputatuak. "Uztailaren 13an lortuko ditugun emaitzak ez dira, logikoki, baina inkesta bat bai", azpimarratu du. "Garaipena lortzeko babes nahikoa lortzea espero dut", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X