EAJ eta EH Bildu sendo, PSE-EEren eta PPren jaitsieraren aurrean
Hauteskunde autonomikoak orain egingo balira, EAJk irabaziko lituzke. Andoni Ortuzarrek zuzentzen duen alderdiak botoen % 34,2 lortuko lituzke, eta 29 eserleku eskuratuko lituzke Eusko Legebiltzarrean.
Horixe da 2014ko maiatzeko Euskobarometroak euskal herritarren boto-asmoaz ateratako ondorioetako bat. Datuak apirilaren 30etik maiatzaren 19ra etxez etxe egindako 600 inkestetatik atera dituzte.
Bigarren alderdi bozkatuena EH Bildu izango litzateke, botoen % 23,9 eta 22 eserleku lortuta.
PSE-EEri dagokionez, sozialistek hirugarren indarra izaten jarraituko lukete, botoen % 16,5 eta 12 eserleku lortuta. Hala ere, gobernua sortzeko aukerarik gabe geratuko lirateke.
PPk, aldiz, Madrilgo gobernuaren eragina nabaritu eta atzera egingo luke lurralde guztietan, baina Legebiltzarreko laugarren indarra izateari utzi gabe. Arantza Quirogaren alderdiak zazpi eserleku izango lituzke, hautesleen % 8,1en babesa lortuta.
IU/Ezker Anitza eta Podemos/Ahal Dugu, nobedadeak
IU/Ezker Anitza eta Podemos/Ahal Dugu alderdiak izango lirateke Eusko Legebiltzarreko nobedade nagusiak. IU/Ezker Anitzak hiru eserleku lortuko lituzke, eta Pablo Iglesiasen alderdiak, berriz, eserleku bat eta botoen % 4,5.
UPyDren kasuan, ez litzateke aldaketarik egongo, eta boto-emaileen % 3,2ren babesa izango luke.
Parte-hartzea, % 60koa
Euskobarometroaren arabera, parte-hartzea % 60 ingurukoa izango litzateke, baina Bizkaian altuagoa izan liteke. Araban, aldiz, baliteke maila horretara ez iristea.
Galdetutakoen % 70ek nahiko argi dute botoa nori eman. Horien % 26k, aldiz, oraindik ez dakite nori eman botoa, ezta bozkatzera joango diren ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadik eta Gaztela-Mantxak abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer rol betetzen zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auzian epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean betetzen zituzten rolak.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.
Auzitegi Gorenak 24 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jose Luis Abalosi eta 19koa Koldo Garciari, ustelkeriagatik
Auzitegi Gorenak aho batez eman du epaia, eta Victor de Aldama enpresaburuari ere eragin dio, lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri baitiote.
Botere Judizialaren Kontseiluak atea zabaldu du Peinado epaileari espedientea irekitzeko, Poliziari egindako aipamenengatik
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak trafiko azterketen eta nekazaritza aseguruen transferentzia sinatuko dute astelehen honetan
Azterketen eta aztertzaileen antolaketa, zirkulazio-baimenak ematea eta ibilgailuen matrikulazioa eskualdatuko dira, baita bide-azterketa eta berreziketarako zentroen kudeaketa ere. Nekazaritzako aseguruei dagokienez, ENESAren funtzioak bere gain hartuko lituzte Jaurlaritzak.
Peinadori espedientea irekitzea aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Poliziari buruz esandakoagatik
Begoña Gomez auzipetzeko kaleratutako autoan epaileak esan du Poliziak ihes egiteko laguntza eman liezaiokeela Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari.
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. Defentsaren abokatuak helegitea jarriko du.