Alardearekin polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alarde Fundazioak zigortu gabe gezurra esatea egotzi die instituzioei

Hondarribiko Alardea antolatzen duen elkarteak 'errespetua eta zuzentasuna' eskatu ditu Gipuzkoako udalerriko festen inguruan mintzatzean.
Hondarribiko alardea
MAM-eko argazkia: hondarribia-alardea_

Alarde Fundazioak "sistematikoki gezurra esatea eta zigorrik ez jasotzea" leporatu die Gipuzkoako Diputazioa, Arartekoa eta Emakunde bezalako instituzioei, Hondarribiko Alardea "diskriminatzailea" dela esateagatik.

Festa antolatzen duen erakundeak gaur "errespetua eta zuzentasuna" eskatu ditu Alardearen inguruan mintzatzean. Izan ere, azken asteetan egindako deklarazioek "publikoaren eta hedabideen erasoak" eragin dituzte.

Zehazki, EH Bildu bezalako alderdiek egindako adierazpenak izan ditu gogoan Fundazioak, eta haiei oroitarazi dienez, "Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, desfilea erabat legezkoa da, eta ez da sexua dela eta diskriminaziorik egiten".

Alarde Fundazioak argi utzi nahi izan du ez duela zerikusirik urtero Jaizkibel konpainiaren inguruan sortzen diren protestekin. Izan ere, elkarte horrek emakumeek eskopetera izateko duten eskubidea defendatzen du. Fundazioaren arabera, "publikoa burujabea da, eta bere iritzia emateko eskubidea du".

"Hondarribiko Alardea ez dadila politikarien eta medioen arteko borrokan modu okerrean erabili exijitzen dugu, erakunde hau beti eztabaida horietatik at egon baita. Ez dezatela iritzi publikoa nahastu", zehaztu dute Alardearen antolatzaileek.

Astebete baino ez da falta Hondarribiko festak hasteko, eta Alarde Fundazioak "zarata desinteresatu eta desitxuratzaile" horrek ez ditzala udalerriko biztanleak "Alardearen eta beste ekintzen bidez Guadalupeko Amaren festak ospatzeaz aldendu" eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X