Alardearen gatazkari aurre egiteko eskatu dio Gipuzkoak Hondarribiari
Gipuzkoako Foru Aldundiak "adorea erakusteko" eskatu dio Hondarribiko Udalari (EAJk zuzentzen du), eta Gipuzkoako udalerri horretan ospatzen den alardearen inguruan "gatazka bat dagoela onartu" eta horri aurre egiteko eskaria egin dio.
Emakumeek Hondarribiko alarde bakarrean parte har dezaten "konponbideak aurkitzeko jarrera aktiboa" izateko eskatu du ohar baten bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak. Era berean, Eusko Jaurlaritza kritikatu du, honek arazoa konpontzearen alde egindako ahalegin urriagatik.
Diputazioaren esanetan, hondarribiarren % 72k eskatzen duen jarrera da hau, eta alarde batean edo bestean parte hartu behar ez izateko, gatazkari konponbide bat aurkitzearen alde azaldu da.
Eusko Jaurlaritzak duela gutxi egindako ikerketa soziologiko batean arabera, "herritarren % 43k, gaur egungo proposamena barik, beste konponbide batzuk" nahi dituzte emakumeek Hondarribiko alardean parte hartzeko.
"Soilik herritarren % 16 dago pozik" egungo egoerarekin, esan du Diputazioak. Honen aurrean azpimarratu du arazo bat dagoela eta Udalak ezin duela hori ukatu. Gatazkari aurre egiteko, "jarrera ausarta eta aktiboa" izateko eskatu dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek akordioa sinatu du Iranekin, Versaillesera egindako bisitan
AEBko presidenteak aurreikusitakoa baino bi egun lehenago zigilatu du ituna. Akordioak, 14 puntuz osatua, 60 egun ematen dizkie aldeei beste atal batzuk negoziatzeko.
EAJk Sanchezen gaineko presioa areagotu du, eta PPk "Parlamentua isilaraztea" leporatu dio
Kongresuan egin duten Gobernuaren kontrol saiak bi gai nagusi izan ditu. Batetik, EAJk Sanchezi aurrekontu batzuk aurkezteko edo hauteskundeak deitzeko eskaria egin dio. Bestetik, PPk kritika ugari egin dizkio hauteskundeak aurreratzeko bere bozketa proposamena atzera bota ondoren.
Aske utzi dute Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari egindako erasoarekin lotuta atxilotu duten gizona
Joan den ekainaren 9an, Iruñeko alkate ohia iraindu eta bularrean kolpatu zuten Estafeta kalean, inolako kalterik jasan gabe. Egun batzuetako ikerketaren ostean, atzo, asteartea, gizon bat atxilotu zuten autoritatearen aurkako atentatu delitu bat egotzita.
Epaileak ez dio kautelazko neurririk ezarri Zapaterori, ez baitu ihes egiteko eta frogak suntsitzeko arriskurik ikusi
Epailearen esanetan, “ez ditu ezeztatu inputazio autoan jasotako delitu zantzu arrazoizkoak”.
Pradalesek elikagaien eta energiaren BEZa jaistea eskatu dio Sanchezi, eta oposizioak erantzun falta kritikatu du
Eusko Legebiltzarrak bizimodu duina bermatzeko osoko bilkura monografikoa egin du gaur, EH Bilduk bultzatuta. Otxandianok ohartarazi du ongizaterako arrisku nagusia ez dela balizko "inbasio militar bat", etxebizitzen garestitzea eta soldata txikiak baizik, eta sektorea "desmerkantilizatzea" eskatu du.
Zapaterok deliturik egin izana ukatu du epailearen aurrean: "Egia nagusituko da, eta zalantzan daudenei konfiantza itzuliko diet"
Espainiako Gobernuko presidente ohia eraikinaren atari nagusitik sartu da, eta hiru orduz deklaratu du. Ondoren zabaldu duen oharrean, errugabea dela berretsi du: "Mingarriena da jakitea jende asko etsita senti daitekeela, nitaz esaten direnak sinesten baditu".
Albiste izango dira: Zapateroren deklarazioa Auzitegi Nazionalean, lehendakariari elkarrizketa eta Azkena Rock jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.
Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman beharko ditu, gardentasunez"
Euskal Telebistan elkarrizketa egin du Imanol Pradales lehendariak, agintaldiaren erdira iritsi denean. Espainiako gobernuburuak "zentzua eman" behar dio legealdiaren azken txanpari, adibidez, transferentzien negoziazioan. Horri dagokionez, aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Imanol Pradales lehendakariak "itxasopentsu" ikusten du enplegu publikoan euskara eskakizunak arautuko dituen legea adosteko EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa. Ekainaren 25ean egingo da gaiaren inguruko bozketa Eusko Legebiltzarrean.