Gipuzkoan Kulturaren Kontseilua eratuko duela iragarri du Itxasok
Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatu sozialistak Kulturaren Kontseilua eratuko duela iragarri du Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketa batean. Kultura eta, batez ere, sormena bultzatzea izango du helburu, eta "parte hartzea, entzutea eta umiltasuna" izango ditu ezaugarri nagusi.
Foru gobernuko ardura hartu berritan eman duen lehen elkarrizketan nabarmendu duenez, "sentsibilitate ezberdinetako agenteak" bilduko ditu kontseilu honetan, "Gipuzkoak duen aniztasuna" kontuan hartu behar baita, eta bertan parte har dezaketen "izen batzuk" buruan dituela aitortu du.
Donostiako Tabakalera kultur alorrean erreferenteetako bat dela onartuta, goi mailako zinema eskola eratzeko asmoa ere iragarri du Itxasok. "Kataluniakoa eredu bezala hartuta, Donostian goi mailako eskola sortu behar dugu", azpimarratu du. Horren hitzetan, Gipuzkoan dagoen ekoiztetxe sare zabala aprobetxatu beharra dago, baita hiriburuan dauden neurri ertaineko zinema jaialdien bultzada ere.
"Akordioa denomizatuta egon da Gipuzkoan"
EAJk eta PSE-EEk Gipuzkoako foru gobernua osatzeko egin duten itunaz galdetuta, Itxasok esan du azken lau urteetan "akordioa demonizatuta" egon dela Gipuzkoan, eta sozialistek eta jeltzaleek, "alderdi ezberdinak izanda eta tradizio politiko ezberdina edukita", akordioa lortu badute, "Gipuzkoako interesak lehenetsi" dituztelako da.
Hori horrela, "malgutasun gehiago erakusteko eta dogmatismoak alde batera uzteko" deia egin du. Itxasoren hitzetan, oposizioak "zabalik izango ditu Aldundiaren ateak". "Kalean esaten den bezala, ahalik eta rollo onena eramango dugu", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertur omendu dute Irunen, haren desagertzearen 50. urteurrenean
"Pertur. Egia nahi" lemapean, ETA politiko-militarreko buruzagi izandakoaren senideek gogorarazi dute kasua ez dela preskribatu, eta ikertzen jarraitzeko eskatu dute.
Plus Ultra konpainiaren presidenteak eta kontseilari delegatuak dimisioa eman dute
Aste honetan onartu dute Auzitegi Nazionalean 530.000 euro ordaindu zituztela Zapateroren eta Zapateroren kidearen bitartekaritzaren truke; horren ostean hartu dute dimisioa aurkezteko erabakia.
Euskara gatazkatik urruntzeko eskatu du Pradalesek: "Hizkuntzak denok behar gaitu"
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du euskararen aurrerapausoak ez direla "inposaketatik" etorriko, eta datozen hamarkadetan euskara biziberritzeko bide berri bat irekiko duen "Jauzia gara" ekimena aipatu du.
Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu die 'proces' auziarekin lotutako delituengatik zigortutako zortzi pertsonari
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Amnistia Legea EBko zuzenbidearekin bat datorrela eta "adiskidetzea errazten" duela ebatzi eta astebetera hartu du erabakia Espainiako Auzitegiko Gorenak.
Osakidetzak udan lehen arretan murrizketak egiten jarraitzen duela salatu du EH Bilduk
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Barakaldoko Urbango osasun zentroaren atarian egin duen agerraldian azaldu duenez, 2023ko udan EAEko 255 osasun zentro normaltasunez aritu ziren, Osasun Sailaren datuen arabera. Aurten, aldiz, 211 dira: 54 gutxiago.
Maria Chivite: "Inork zerbait egin badu, ordain dezala, baina ez naiz ni izango"
Maria Chivite Nafarroako lehendakaria Guardia Zibilak Santos Cerdani buruz egindako azken txostenaren inguruan aritu da Parlamentuan, UPNk eskatuta, eta hau esan du: "Zenbat eta gehiago ikertu, zenbat eta gehiago aurreratu auzitegietan, are argiago dago ez dagoela ezertxo ere nire aurka". "Gobernu honek txosten horrekin lotuta izan duen esku-hartze bakarra izan da Justiziarekin lankidetzan aritzea, informazioa emateko eta ikerketan laguntzeko. Gainerako guztia nire aurkako sorgin-ehiza estrategia baten parte da, ez Gorenak ez UCOk beren ikerketa eta erabakiekin berresten ez dutena, ez baitago ezer", azpimarratu du.
Absolbitu egin dituzte Berangoko ongietorriagatik auzipetutako hamasei herritarrak
Epaiketa joan den ekainean izan zen, Madrilen, 2022ko martxoan Ibai Aginaga ETAko preso ohiari ongietorri ekitaldi bat egiteagatik terrorismoaren gorazarre delitua egotzita.
Pradalesek eta Sanchezek uda ostera atzeratu dute transferentziei buruzko aldebiko bilera
Ubarretxena sailburua Madrilen izan da Espainiako Gobernuko kideekin eskumenen eskualdaketa negoziatzen, baina ez dute akordiorik lortu.
EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Zupiriari Karmengo jaietako "indarkeria polizialagatik"
Espainiako Selekzioaren jarraitzaileen aurka izandako liskar batean Ertzaintzak esku hartu zuen, eta lau lagun zauritu ziren.
Zapatero: "Ez nuen inorekin hitz egin Plus Ultraren erreskateaz, ez SEPIrekin, ezta Gobernuarekin ere"
Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, bere bulegoan aurkitutako bitxiak, 1,3 milioi eurotan baloratuak, herrialde baten "kortesia pertsonaleko opari" bat izan ziren. Inbestidurako bazkideak eta oposizioa bat datoz azalpenak ez direla nahikoak izan esatean.