Alkateen bilkura bakebidean 'orri zuri bat' izatea nahi du EH Bilduk
Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Luis Intxauspe Hernanikoak, biak EH Bildukoak, Iñigo Urkullu lehendakariak eta alkateek bihar biktimen inguruan egingo duten bileraz hitz egin dute, ezker abertzaleko koalizioaren izenean. "Irakurketa baikorra" egin dute eta ekimenak etorkizunean "jarraipena" izatea nahiko luketela esan dute. "Bakearen eraikuntza eta egonkortzea xede izanda erakundeen arteko elkarrizketa politikoa bultzatzeko edozein ekimen modu baikorrean hartzen dugu, eta, horrenbestez, bertan parte hartuko dugu", nabarmendu dute.
"Bakearen eraikuntzan sortu beharreko adostasunen eta konfiantzen eraikuntzarako, elkarrizketa politiko inklusiboan eta ez-baztertzaileen sinesten dugu. Premisa hori argi izanda, elkarrizketa inklusibo hori indartzera datorren edozein ekimenetan parte hartuko dugu", esan dute. Alkateon hitzetan, hori bai, aldez aurretik helmuga zehaztuta daukan ekimenik ezin da egon, eta bihar egingo den ekimena "orri txuri bat" izatea nahiko genuke, bakegintzaren eta elkarbizitzaren alorrean guztion artean erakundeen arteko elkarlanaren bide-orria idazteko aukera eskainiko duena.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusiak bihar txosten bat emango diete EAEko 128 alkateri. Txostenaren izenburua "Bizitzarako Eskubidearen Urraketen Udal Erretratuak (1960-2010)" izango da, eta, bertan, azken 50 urteetan bakoitzaren udalerrian eraildako biktimak egongo dira jasota. Egitasmoa Oroimenaren Euskal Institutua hartuko duen egoitzan egingo da.
Dena dela, horrelako ekimenek "aurretiazko lanketa" izan behar dutela uste du ezker abertzaleko koalizioak, "komunikabideetatik kanpo egindakoa eta zintzoa eta udalen arteko adostasunak bilatzea helburu izango lukeena, hori baldin bada ekimen honek daukan helburua".
EH Bilduren iritzian, udalak dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak, eta horrenbestez, herrietan "irekitako zauriak zeintzuk diren bertatik bertara ezagutzen" dituztenak. Horregatik, bakearen eraikuntzan eta adiskidetzean "udalek dute parte-hartzearen garrantzia" azpimarratu dute ezker abertzaleko bi alkateek.
Bizitza eskubidearen urraketen Udal Erretratuak "herri honetan gertatu den guztia aitortzeko lehen urrats gisa" ulertzen du EH Bilduk. Horren harira, gogora ekarri dute "herri honetan pairatu den sufrimenduak adierazpen ezberdinak" izan dituela. "Horiek guztiak ikertu eta mahai gainean jarri beharko dira, salbuespenik gabe eta edonolako interes politiko guztiak baztertuta, zintzotasun osoz eta beldurrik gabe”, gaineratu dute gaurko agerraldian parte hartu duten bi alkateek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.