Gerra Zibila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn aurkitutako hobi komunak aztertuta egongo dira 2020rako

80 dira orain arte aurkitu dituztenak, baina Aranzadik esan du denbora tarte horretan gehiago aurkitu dituztela.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gerra Zibileko hobiak irekitzeko mapa, osatuta

EAEn aurkitu dituzten gerra zibileko biktimen gorpuak dituzten 80 hobi komunak aztertuta egongo dira 2020rako, baina berriak aurkituko dituzte denbora tarte horretan, Paco Etxeberria Aranzadi Elkartearen presidenteak azaldu duenez.

Antropologo ezagunak Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzeko eta identifikatzeko ikerketa eta hobien aurkikuntza 2015-2020 egitasmoa aurkeztu du, Monika Hernando Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Biktimen zuzendariarekin batera.

EAEn 80 hobi komun aurkitu dituzte oraingoz: 20 Araban, 28 Bizkaian eta 32 Gipuzkoan. Jaulraitzaren webgunean dagoen mapa batean ikus daiteke non dauden.

Etxeberriak argitu du denbora tarte horretan berriak ere aurkituko dituztela, "dei efektua" dagoelako. Izan ere, lekukotza berriak agertzen dira baten berri izan eta gero: "Duela hamar egun Bizkaian bi gorpu zituen hobi baten berri eman ziguten, orain arte jakinaraztera ausartu ez ziren batzuei esker".

Litekeena da askoz gehiago egotea; izan ere, Etxeberriak azaldu duenez, Gerra zibilean 6.300 errepublikar eta 5.700 frankista hil zituzten, eta frankistek 2.352 euskal herritar eta errepublikarrek 764 frankista hil zituzten fusilatuta.

Gainera, hobi guztietara ezin dute iritsi, bat edo beste industriaguneen azpian dagoelako, adibidez.

2002an hasi ziren hobiak zientifikoki aztertzen. Lehenengoa, Zaldibian.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X