Hitzordu bikoitza Baionan eta Bilbon, presoen eskubideen alde
Gaur, larunbata, arratsaldeko bostetatik aurrera manifestazioak egingo dituzte Baionan eta Bilbon, Sare eta Bagoaz mugimenduek deituta, sakabanaketa politikaren amaiera eta euskal presoen giza eskubideak errespetatzea eskatzeko.
Baionan eta Bilbon gaur egingo dituzten manifestazioak azkenak izatea espero du Sarek, "mendekua eta gorrotoa atzean geratu diren seinale" izango delakoan; baina bitartean "bizikidetzaren aldeko pausoak eskatzen dituen herri honekin zerikusirik ez duten jarrerak salatzen" jarraituko duela hitzeman du.
Manifestazioak "ogibide ezberdina duten pertsonen eskutik edo ideologia oso ezberdinak dituzten pertsonen ahotik" babesa jaso duela nabarmendu du Sarek, eta batzuk azpimarratu ditu: Garbiñe Biurrun epailea, Kepa Junkera musikaria, Xabier Euzkitze esataria, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohi jeltzalea, Rosa Rodero ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna, etab.
Ideologien gainetik, giza eskubideen defentsa lehen lerroan" jartzen dutela esan du Sarek, eta hori lehenesten duten guztien parte-hartzea eskatu du.
Bestalde, gaurkoa bezalako mobilizazioez gain, presoan gaia agenda politikoan kokatu nahi du Sarek.
Bilboko manifestazioa
La Casillatik abiatuko da Bilboko manifestazioa eta, Bilboko kaleak zeharkatu ostean, Udaletxe aurrean amaituko da. Mobilizazioaren leloa hau izango da: "Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Euskal presoak Euskal Herrira".
Pankarta eramango dutenen artean Rosa Rodero, Iñaki Lasagabaster EHUko irakaslea, Fermin Muguruza musikaria, Juan Mari Olano preso ohia, Gemma Zabaleta PSE-EEko kide eta sailburu ohia eta Inaxio Kortabarria Realeko futbolari ohia egongo dira.
Baionako manifestazioa
Baionako manifestazioa ere ordu berean, 17:00etan, hasiko da Lauga aretoaren paretik eta Xaho kaian amaituko da. Alderdi politikoez, sindikatuez eta elkarteez gain, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako 200 hautetsik baino gehiagok gaurko mobilizazioarekin bat egiteko deia egin dute. Are gehiago, hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diote manifestazioari sustengua erakutsi diotenek Estatu frantziarrari, eta, bereziki, Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroari
Diru-bilketa
Aurreko urteetan bezalaxe, Sarek diru-bilketa bat egingo du manifestazioa egiteko gastuak ordaintzeko. Horren harira, ekimenaren antzolatzaileek esan dute, nahasmendurik ez sortzeko, dirua jasoko duten boluntarioek peto eta boltsa berezi batzuk eramango dituztela, eta horrela jantzita ez badaude, ez direla Sarerenak izango.
Gainera, diru-bilketaren kudeaketa bost pertsona esanguratsuren esku egongo dela jakinarazi dute. Lagun horiek hauek dira: Paul Rios, Juan Mari Bidarte, Nazario Oleaga, Felix Cañada eta Juan Miguel Barandiaran.
Sakabanaketa, zenbakitan
Gaur egun, espetxeratuta dauden 406 euskal presoetatik bi bakarrik daude euskal kartzelatan eta gainerakoak (404 preso) estatu espainiarreko eta frantziarreko 74 kartzelatan daude; zehazki, 310 preso Espainiako espetxetan daude eta 87, berriz, Frantziako kartzelatan. Horiez gain, preso bana daude Italian eta Portugalen. Preso gehienak (275 inguru) etxetik 500 kilometro baino gehiagora daude eta 55 preso, ostera, Euskal Herritik 1.000 kilometro baino gehiagora. Halaber, gaixotasun larriak dituzten 11 presok espetxean jarraitzen dute.
Sakabanaketaren beste aurpegia zirkulazio istripuak dira. 27 urtean euskal presoen 16 senide eta lagun hil dira errepideetan, kartzelara bidean. 015ean 5 pertsona hil ziren dispertsioaren eraginez eta 2014an, 10.
eta 2014an, 10.Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.