Zapataren kontrako auzia artxibatzea eskatu du Fiskaltzak
Irene Villaren inguruan 2011n botatako txio batengatik Guillermo Zapata Ahora Madrideko zinegotziaren kontra abiatutako auzia artxibatzea eskatu du gaur Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
Fiskaltzaren ustez, txioak ez zuen terrorismoaren biktimak iraintzeko asmorik. Gaur kaleratutako idatzian auzia artxibatzea eskatu du Vicente Gonzalez Mota fiskalak: "Ezin daiteke esan txio hori erakunde terroristaren aldekoa, ETAko kideak goratzekoa edo biktimei min egitekoa zenik", argudiatu du.
@casiopeaexpress kontutik honako txioa bota zuen Zapatak 2011ko urtarrilaren 31ean: "Alcasserreko haurren hilerria itxi behar izan dute Irene Villa ordezko piezen bila joan ez dadin". Egun berean beste txio polemiko bat kaleratu zion Ahora Madrideko zinegotziak: "Nola sartuko zenituzke bost miloi judu 600 auto batean? Hautsontzi batean".
Zure interesekoa izan daiteke
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"