Talde parlamentarioen ezetza jaso du Pedro Sanchezek, lehen bozketan
Pedro Sanchez Alderdi Sozialistaren hautagaiak ez du Diputatuen Kongresuko gehiengo absolutuaren babesa lortu Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko.
Espero bezala, PSOEk, Ciudadanosek eta Nueva Canariak soilik bozkatu dute Pedro Sanchezen inbestiduraren alde. Hauek izan dira lehen bozketaren emaitzak: 130 boto Sanchezen alde, 219 kontra eta abstentzio bakarra, Coalicion Canariako diputatuarena.
Gauzak horrela, ostiralean bigarren eta azken bozketa egingo dute Kongresuan. Orduan gehiengo sinplearekin nahikoa izango du Sanchezek.
Ostiraleko saioa 18:30ean hasiko da, talde parlamentarioen eztabaidarekin. Bigarren bozketa ondoren egingo dute, baina inoiz ez 19:45 baino lehenago, araudiaren arabera 48 ordu igaro behar direlako lehen bozketatik bigarrenera.
Bozketa horretan gehiengo sinplea soilik beharko du Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente izateko, baina, ezusterik ezean, badirudi ez dela horrelakorik gertatuko.
Eztabaidari dagokionez, Sanchezek denbora mugatuta izango du eta gehienez 10 minutuko hitzaldia eskainiko ahalko du. Talde parlamentarioetako bozeramaileek, berriz, bosna minutu izango dituzte.
Ostiralean Pedro Sanchezek berriro porrot egiten badu, datozen asteetan beste hautagaitza batzuk aurkeztuko ahal izango dituzte Kongresuko taldeek. Hori bai, gaurtik hasita bi hilabete igarota (maiatzaren 2an) balizko presidentegaiak Ganberaren babes nahikorik izan gabe jarraitzen badu, hauteskundeak deituko dituzte.
Aipatu epeak kontuan hartuta, hauteskunde berriak ekainaren 26an izango lirateke.
Lehen bozketaren osteko erreakzioak
Pablo Casado PPren Komunikazio idazkariordeak esan du astelehenetik aurrera PSOErekin eta Ciudadanosekin ?elkarrizketa kanalak irekitzen? saiatuko direla, Espainiako Gobernua osatzeko asmoz.
?Datorren astean eskua luzatuko diegu Ciudadanosi eta PSOEri. Espero dugu Alderdi Sozialista ohartuko zela ezin duela hautesleek kendu zioten babesik gabe gobernua bakarrik osatzen saiatu; ildo horretan, eztabaida irabazi dugu?, erantsi du Casadok.
"Albiste polita litzateke ostiraletik aurrea indar guztiak elkartuko bagina gobernu aurrerakoi baterako koalizioa osatzeko. Nire ustez, gaur ezagutu da Ciudadanosekin egindako ituna ez dela nahikoa gobernua osatzeko", esan du Pablo Iglesiasek Kongresuko korridoreetan hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, inbestidurako lehen bozketa egin eta gero.
Hala, Podemoseko buruzagiek "gogoeta" egitea eskatu die sozialistei, bere alderdian "prest" egongo baitira kolazio gobernua negoziatzeko, baita PSOErekin, Comrpomis eta Izquierda Unida-Unidad Popular alderdiekin ere.
Albert Rivera ?pozik? agertu da Pedro Sanchezen inbestidura saioan Ciudadanosen 40 diputatuek Alderdi Sozialistaren presidentegaia babestu dutela eta: ?Espainiarrek konponbideak nahi dituzte eta ez arazo gehiago?, azpimarratu du.
Juan Carlos Girauta Ciudadanosek Kongresuan duen bozeramaileak ohartarazi du, hauteskundeak errepikatuz gero, herritarrek alderdi ?eraikitzaileak? saritu eta ?nagusitasun morala? erakusten duten alderdiak (PP eta Podemos) zigortuko dituela.
Eztabaida zakarra
Pedro Sanchezen inbestidura saioan tentsio-uneak eta eztabaida zakarrak izan dira, bereziki Mariano Rajoyk eta Pablo Iglesiasek presidentegai sozialistarekin izan dituzten ika-miken ondorioz.
Espainiako jarduneko presidenteak ironia erabili du Pedro Sanchezen Presidentetzarako hautagaitza gutxiesteko, eta herritarrei "engainatzea", "bluff" bat eta Espainiarentzat "mehatxu bat" izatea egotzi dio.
Iglesiasek, berriz, Alderdi Sozialistaren printzipioei eusteko eskatu dio Sanchezi, eta PSOEren iragana "kare biziarekin zikindu" zutenen bidea ez jarraitzeko. GALen eta Felipe Gozalez Espainiako presidente ohiaren urteetan PSOE "Estatu krimenen alderdi" bilakatu zela esan du.
Euskal taldeei dagokionez, EAJ eta EH Bildu Sanchezen hautagaitzaren aurka agertu dira, baina salbuespenekin. Koalizio soberanistak argi eta garbi adierazi du ez diola babesik emango; jeltzaleak, aldiz, negoziatzeko prestasuna erakutsi dute.
Aitor Estebanek esan du EAJk ezin duela Pedro Sanchezen inbestiduraren aldeko botorik eman, Alderdi Sozialistaren presidentegaiak ?Euskadi interesatzen zaizkion? gaien inguruan proposamen bat bera ere ez duelako egin.
Gainera, PSOEk eta Ciudadanosek sinatu duten ituna, Sanchezi babesa emateko oztopo dela azaldu du, besteak beste, akordio horrek erabakitzeko eskubidea onartzen ez duelako eta euskal autogobernuari dagozkion eskumen batzuk kentzearen alde egiten duelako.
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren diputatuak Pedro Sanchez PSOEren buruari esan dionez, "ez dago zalantzarik, aldaketa eta aurrerakoi gisa saltzen saiatzen zaretena, iruzur saiakera berri bat baino ez da", "argi esango dizugu: ez kontatu gurekin", azpimarratu du.
Gainera, ohartarazi dio ez diotela botoa emango Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aitortu ezean, espetxe-politikan salbuespen neurriak bertan behera utzi ezean eta eskubide sozialak berreskuratu ezean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.