Rajoy: 'Zoramena litzateke hirugarren hauteskundeak egitea'
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak larunbat honetan azaldu duenez, "zoramena eta erabateko burugabekeria litzateke hirugarrenez hauteskundeak egitea". Hala adierazi du Zaragozan ospatu den Aragoiko Alderdi Popularreko afiliatuen egunean.
Rajoyk ohartarazitakoaren arabera, "ez zen inoren mesedetarako izango". Berak zuzentzen duen Gobernua duela 300 egun ingurutik jardunean dagoela azpimarratu du, eta , ondorioz, "ezin dezake gure herrialdeak behar dituen erabaki garrantzitsuak hartu". Nahikoa izan dugu, eta logikoena, arrazoizkoena eta espainiarren gehiengoak eskatzen dutena gauzak bere onera itzul daitezela da", aldarrikatu du.
Bere esku-hartzean zehar beste hau ere esan du: "Nik argi luzeko politika, etorkizunari begiratzen diona, egingo dut, eta sinetsita nago gainerakoek ere horrela egingo dutela".
Alderdi Popularrak abenduaren 20ko hauteskundeetatik beste hauteskunde batzuk saihesteko xedearekin lan egin duela nabarmendu du, eta bereziki azpimarratu du "une honetan garrantzitsuena Espainian Gobernua eratzea" dela.
Gobernagarritasuna lortzeko "egunero" lan egingo du lan
Bestalde, PSOEri adierazi dio ez diela sozialistei baldintzarik jarriko balizko beste inbestidura saio bat izatekotan, eta, azkenik inbestidura egongo balitz, "egunero lan egingo" duela gobernagarritasuna irabazteko.
Izan ere, Javier Fernandez PSOEko batzorde-kudeatzaileko presidenteak atzo esan zuenez, bere alderdiak ez du PPren gobernuaren gobernagarritasuna bermatzea pentsatzen ari, eta haren ardura litzatekeela gobernagarritasun hori "egunero" bilatzea. Horrenbestez, Rajoyk ia hitz berak erabiliz erantzun dio gaur.
"Nire esku dagoen oro egingo dut gobernagarritasuna erdiesteko; badakit egunero egin beharko dudala lan hori lortzeko, egunero landuko dut, umiltasunez eta pazientziaz, espainiarren interesei soilik jaramon eginda", zehaztu du Rajoyk.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.